IKASIKER LANKIDETZA-BEKA

 

Gogo Elebiduna ikertaldeak hautagaiak behar ditu Ikasiker lankidetza bekarako (dotazioa orotara: 2.500€).  Gure ikertaldeak hiztun elebidunek hizkuntza nola prozesatu eta ekoizten duten aztertzen du, jabekuntza adina eta gaitasun linguistikoen aldaerak kontun hartuta. 2016-2017 ikasturteko bigarren seihilabetekoan hasteko.

Bekaren helburua: Ikasleak ikerketa lanak bideratzeko ezagutza orokorra jasoko du

Deialdia betetzeko baldintzak

  • Filologia edo Itzulpengintza graduko hirugarren (gehienez 120 burutugabeko kreditu) edo laugarren urteko ikaslea (60 burutugabeko kreditu)
  • 2016-2017 ikasturte osorako matrikulatua
  • Batez-besteko gutxieneko nota: 7,5
  • Euskadin erroldatua 2015ko abenduaren 31 edo lehenagotik.
  • Euskara-gaztelania elebiduna izatea

Ikasleak prestakuntzarako burutu beharreko lan edo eginkizunak:

  • Ikerketa-lanerako materialak prestatzea (kondukualak zein elektrofisiologikoak)
  • Esperimentuak abiarazi eta programatzea
  • Esperimentuetarako parte hartzaileak bilatzea
  • Datu baseen kudeaketa

Interesatuek idoia.ros@ehu.eus –i idatzi irailaren 26a baino lehen.

Comments are closed.