Psikohizkuntzalaritza / Hizkuntzalaritza Kognitiboan Doktoratu aurreko lan eskaintza

 

Zuricheko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Konparatibo eta Psikologia Sailek “Ergativity, Event Cognition and Evolutionary Biases in Language” Swiss National Science Foundation erakundeak babestutako proiektuaren barnean, 4 urterako Doktoratu aurreko lan kontratua eskaintzen du. Ikerketa egitasmo honek gertakari kognitiboetan aurkitzen den egile nahiagotasunaren eta hizkuntza-egituraren arteko harremana aztertzen du hizkuntza ezberdinetan. Doktoretza ikasleak, Espaina eta Frantziako lankideekin batera, eye-tracking eta EEG esperimentuak burutuko ditu euskaraz eta suitzako alemanez, eta umeak zein helduak aztertuko ditu.

Hautagaiak hizkuntzalaritzan, psikologian, zientzia kognitiboetan edo antzeko alorretan masterra izan beharko du. Halaber, euskara jakin beharko luke,  edo hura denbora laburrean ikasteko borondatea izan. Hautagaiak aldez aurreko eskarmentua izan beharko luke  eye-tracking zein EEG ikerketa esperimentaletan, programazioan (R, Phyton, MATLAB ) eta datu estatistikoen analisietan.

Curriculumaz gain, hautagaiak ondoko dokumentu hauek bidali beharko lituzke:

(a) idatzi duen artikulu / lan baten lagina (master lanaren atal bat, esaterako)
(b) gomendiozko gutuna idatziko luketen 2-3 pertsonaren izenak
(c) aurkezpen gutuna dituen gaitasunak eta proiektuan duen interesa azaltzen dituena.

Generoen arteko oreka bideratu nahi dugunez emakumezko hautagaiak bereziki parte hartzea bultzatzea dugu helburu. Eskaerarekin PDF bakarra sortu eta jobs@ivs.uzh.ch helbidera bidali apirilaren 15 baino lehen gaian “E3 PhD” jarrita. Hasiera data 2019ko urriaren 01.

Comments are closed.