Esas son las razones que nos impulsan a pensar que la propuesta de asumir la gestión del área de cultura es digna de tener en cuenta.
Horiek dira Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena kontuan hartzeko modukoa dela pentsarazten diguten arrazoiak.
Arrazoi horiexek pentsarazten digute Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena kontuan hartzeko modukoa dela.
Arrazoi horiexek pentsarazten digute kontuan hartzeko modukoa dela Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena.

No serán tenidas en cuenta las respuestas sobre posicionamiento electoral que muestren cierta indecisión del encuestado
Inkestatua zalantzatan dagoela erakusten duten hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak ez dira kontuan hartuko
Ez dira kontuan hartuko hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak, inkestatua zalantzatan dagoela erakusten dutenean
Hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak ez dira kontuan hartuko baldin eta inkestatua zalantzatan dagoela erakusten badute