1- Jauna: Dakizunez, Gizarte Fondoak aurreikusten dira EAEko langilegoarentzako lan baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean.

2 Gizarte fondoen laguntza jaso nahi dut; horregatik, eskatzen dizut eskabide hau Negoziazio Kolektiborako Zuzendaritzan bideratzeko.

Dakizunez, gizarte fondoak EAEko langileentzako lan-baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean aurreikusten dira. Hori dela eta, Gizarte fondoen laguntza jaso nahi dut; horregatik, eskatzen dizut eskatzen dizut nire eskabidea Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzan bideratzeko.

Bitan banatu dugu hasierako esaldi bakarra. Lehenengoan, Gizarte Fondoen berri ematen dugu, gure idazkiaren hartzailea testuinguruan kokatzen laguntzeko. Bigarrenean, ostera, gure nahiaren berri eman, eten bat egin (;) eta eskaera adierazi dugu.

Jakina, badago informazioa lekuz aldatzea, nahia aurrena azalduta eta, ondoren, informazio osagarria emanda:
Jauna, honen bidez bidaltzen dizut gizarte fondoen laguntza jasotzeko eskabide hau, Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzan bideratzeko dezazun. Dakizunez, gizarte fondo horiek EAEko langileentzako lan baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean aurreikusten dira