Zure idatzia jaso ondoren, non azaltzen dizugun Bidezaingo Lurralde Zerbitzuak emandako isun-jakinarazpenak ez zuela "Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea"-ren 8.2. artikuluan ezarritakoa betetzen, jakinarazpenean Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizial biak erabiltzen ez zirelako, jakinarazten dizugu Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza honen nahia lege horretan ezartzen dena betetzea denez, zuk jaso duzun jakinarazpenak ez daukala beste iturririk izapideketan suertatu den ustekabeko akatsa baino

Zure idatziaren bidez adierazten diguzunez, Bidezaingo Lurralde Zerbitzuak emandako isun-jakinarazpenak ez du legeria betetzen. Antza denez, eta legeak adierazten duenaren aurka, jakinarazpenean ez ziren erabili Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizial biak (1). Gertatuak gertatu, jakinarazi nahi dizugu Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza honen nahia legea betetzea dela, baina, hala ere, tramitazioan ustekabe sortu zen akats batengatik bidali genizun jakinarazpen hura.
(1).- Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea (8.2. artikulua)