1.

Jauna:

Dei bat jaso dut. Loperena zen. Ebaketa egin behar diote. Azterketa aldatzea eskatzen du.

Horrenbestez, agur.



2.

Jauna:

Euskal Filologiako 1. zikloko ikasleek martxoaren bostean egin beharreko hizkuntzalaritza-azterketa dela eta, ikasle baten, Roman Loperena López-en, telefono-deia jaso dut, esanez, ebaketa bat egin behar diotela egun horretan, eta ea onartzen zaion azterketa-eguna aldatzea.

Horixe da, beraz, gutun hau tarteko harturik eskatzen dizudana, Loperena jaunaren izenean.

Aldaketa onartuko duzulakoan,