1.

Irailaren 5ean egin zenuen sarrera-eskaria dela-eta plaza aukeratzeko eguna eta ordua honako hau izango duzu: irailaren 16a, goizeko 12:30ean. Matrikula egin ahal izateko: NANaren fotokopia, eta unibertsitateko titulua, espedientea ikastegitik aldatzeko gastuak ordaindu izanaren gordekina eta Gizarte-Segurantzako zenbakia beharko dituzu, Hala behar izanez gero, familia ugariaren titulua eta beka eskatu izanaren agiria ere aurkeztu beharko dituzu.

Honenbestez, agur


2.

Irailaren 5ean egin zenuen sarrera-eskaria dela-eta plaza aukeratzeko eguna eta ordua honako hau izango duzu: irailaren 16a, goizeko 12:30ean. Matrikula egin ahal izateko
a) Familia ugariaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko, horren bide matrikularen prezio publikoen murrizketa edo salbuespenerako eskubidea egiaztatzeko

b) Espedientea matrikulaturik egon deneko ikastegitik aldatzeko gastuak ordaindu izanaren gordekina (unibertsitate honetako beste ikastegi batetik edo beste unibertsitate batetik lekualdaturiko ikasleentzat besterik ez).

c) Diplomatu-tituluaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko, edo berau eskatu izanaren gordekina (Zientzia Fakultateko egokitze ikastaroan matrikulatuko diren ikasleek baino ez).

d) Gizarte-Segurantzako zenbakia eskola asegururako (beste unibertsitate batetik lekuz aldatu direnak bakarrik.

e) Beka eskatu izanaren agiria, hala behar izanez gero 38.11. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
Honenbestez, bertan izango zarelakoan, agur,