18/09/2018: MASTER-AMAIERAKO LANEN DEFENTSA (2017-2018)
EHUren Ingurumen eta Iraunkortasunari buruzko masterraren bigarren edizioa dela-eta, master-amaierako lanen defentsa egin zuten ikasleek joan den irailaren 18an. Adela Moyua Aretoan defendatu zituzten lanak, Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Guztira, 12 lan aurkeztu ziren, besteak beste, gai hauei buruzkoak: hezkuntza, gobernantza, klima-aldaketa, eta tenperatura altuak moteltzeko hiri-azpiegitura berdea.
Zorionak guztiei egindako lanengatik!