23/09/2018: KULTURA-ONDAREAREN EUROPAKO URTEA
“2018: Kultura Ondarearen Europako Urtea eta Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS)” jardunaldiak egin ziren irailaren 23an Getxoko Punta Begoña galerietan.
Jardunaldi horietan parte hartu zuen Juanjo Aranburuk, Ekaingo koben ordezkari gisa, bai eta Bizkaia Zubiko Marta Uriarte ere. Bizkaiko Foru Aldundiko Mikel Unzuetak Santimamiñe kobazuloaren historia eta gaur egungo egoera azaldu zituen, eta, Punta Begoña galerien bisita egin zuten parte-hartzaileek Maria Peraitaren eskutik.
Galerietara bisita egin ondoren, parte-hartzaileak euskal kultura-ondarearen beste toki garrantzitsu batera joan ziren, Bizkaia Zubira, alegia.