ELHUYARREKIN LANKIDETZA ZIENTZIA AZOKAN
2017-2018 ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka ekimenean parte hartzen ari da UNESCO Katedra. 12-18 urteko gazteei zuzendutako ekimena da (DBHko, batxilergoko eta Lanbide Heziketako erdi mailako ikasketak egiten ari diren gazteei), eta helburua da gazte horiek proiektu zientifiko edota teknologikoak garatzea. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik ezagutzeko proposamena da.
Helburu nagusia da gizartean kultura zientifikoa sustatzea eta gazteei zientzia- eta teknologia-gaiekiko interesa piztea. Metodologiak, espazioak eta jarduera profesionalak ezagutzen laguntzen da, azken finean, bizipen batzuk erakutsiz. Bizipen horiek beren buruarekiko pertzepzioan eragin dezakete, etorkizunean hiritar arduratsu izaten lagundu edo lanbide-orientazioa ere eragin. Arreta berezia jartzen zaie neskei, oraindik genero-arrakala handia baita.