Joan den uztailaren 3an, 4an eta 5ean, UNESCO Katedrak Ingurumena eta Iraunkortasuna Graduondokoan zazpi urtetan bizi izandako esperientzia azaldu zuen EDULEARN 2017 Hezkuntzaren eta Irakaskuntzako Metodologia Berrien Nazioarteko Biltzarrean, iraunkortasunari buruzko hezkuntza lantzeko saio berezi batean.
LIFELONG LEARNING ON SUSTAINABILITY FOR PERSONAL, PROFESSIONAL AND SOCIAL TRANSFORMATION: ANALYZING A SEVEN YEAR EXPERIENCE FROM THE UNIVERSITY OF THE BASQUE COUNTRY hitzaldiaren bidez, 2009az geroztik UPV/EHUn ematen den graduondokoari buruzko ikerlan baten emaitzak aurkeztu ziren. Graduondokoa 60 ETCS-ko masterra da gaur egun, eta, ikerlanak egiaztatu duenez, gogoeta eta ohitura aldaketak eragiten ditu ikasleengan epe luzera, iraunkortasuna sustatuz, benetako lan-aukerak sorrarazteaz gainera.
Biltzarrari buruzko lotura: https://iated.org/edulearn/