EHUS-Euskal Herriko UNESCO Sarea-
Martxoaren 19an (astelehena), 10:00etatik 15:30era, Euskal Herriko UNESCO Sarearen (EHUS) 4. topaketa egingo da Pasaian. Sare hori UNESCOrekin lotutako 19 euskal erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute: PEAS sareko eskola kideak, biblioteka elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO zentro eta klubak, biosfera-erreserbak, geoparkeak, Munduko Ondareko lekuak eta Hiri Sortzaileen Sarea.
4. topaketa honen helburua, hain zuzen ere, honako hau da: 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak espazio komuntzat proposatzea, UNESCOrekin lotutako erakundeen arteko lankidetzarako, bertan ekimen aldeaniztunak, gardenak, berritzaileak, euskal gizartearekiko konplize direnak eta UNESCOren balioak dituztenak garatzeko, bai Euskal Herrian, bai estatuan eta bai nazioartean aitortutako SARE sendo, integratu eta kohesionatu baten bitartez.
UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedra sare horretako kide da, eta urteko topaketetan parte hartzen du.