“EKOSISTEMEN ETA GIZA ONGIZATEAREN ZERBITZUAK EUSKADIN” ONLINE IKASTAROAREN 3.EDIZIOA AMAITU DA
Oraintsu amaitu da “Ekosistemen eta Giza Ongizatearen Zerbitzuak Euskadin” online ikastaroaren 3. edizioa. Azaroaren 5etik 21era egin zen, eta azaroaren 16an, berriz, aurrez aurreko jardunaldi bat egin zen.
Ikastaroan, hainbat eremutako 30 lagunek hartu dute parte (administrazio publikoak, enpresa pribatuak, ikasleak …), eta ekosistemen zerbitzuen kontzeptua ezagutu eta Euskadiko ebaluazioaren ezaugarri eta emaitza nagusiak ezagutarazi dituzte.