Europako Erasmus+ proiektuan parte hartzen du Katedrak
UNESCO Katedrak, Erresuma Batuko eta Greziako Bigarren Hezkuntzako zentroekin eta unibertsitateekin batera, Europako Erasmus+: Citizen Science for Education in Sustainable Development (CS4ESD) proiektuan parte hartzen du.
Hiru urteko iraupena du proiektuak, eta haren helburua da Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) buruzko materialak garatzea hezkuntzarako. Material horiek hedatzeko, IKTetan (informazio- eta komunikazio-teknologiak) oinarritutako tresnak erabiliko dira. Asmoa da modu berritzaileak eskaintzea GIHei buruzko heziketa emateko, hau da, aplikazioen erabileran oinarritutako teknologiak erabiltzen dituzten modu berritzaileak eskaintzea, batez ere web-orri eta sakelako telefonoetarako.
Proiektuan parte hartzen duten Bigarren Hezkuntzako zentroak biosfera-erreserbetan daude kokatuta, eta Euskadiko kasuan, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeak hartzen du parte.