GASTRONOMIA ETA GARAPEN IRAUNKORRARI BURUZKO JARDUNALDIAK
Basque Know How (BHKF) Fundazioak Gastronomia eta Garapen Iraunkorra izeneko jardunaldiak antolatu ditu, ekainaren 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bertako nahiz nazioarteko profesionalek hartuko dute parte, eta ezagutza-komunitate bat sortzea da helburua. Horrez gain, gastronomiari zuzenean eragiten dioten eta gero eta agerikoagoak diren ingurumen-arazoei aurre egiteko neurriak landuko dira. Solasaldi formatuan egingo dira jardunaldiak, eta hizlarien eta entzuleen arteko interakzio dinamikoa eta elkarrizketa sustatuko dira.
ZERGATIK GASTRONOMIA ETA GARAPEN IRAUNKORRA? izeneko sarrera-hitzaldian parte hartzera gonbidatu dute Miren Onaindia UNESCO Katedrako koordinatzailea. Harekin batera, Lorea Uribarri Basque Know How Fundazioko zuzendaria eta Eneko Atxa izango dira.
Jardunaldietan izango dira hauek ere: Diego Prado, Rodolfo Guzmán eta Joan Roca sukaldariak; Andrew Stephen (Erresuma Batuko Jatetxe Iraunkorren Elkartea); Nick Jeffries (Ellen MacArthur Fundazioa); Leire Baraño (NEIKER); Amaia Agirre (Ausolan); eta Hector Sanchez (Bizkaiko Ostalaritza Elkartea).
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko: http://www.sostenibilidadygastronomia.com/