2017ko martxoaren 6an, Bonnen (Alemania), Parte Interesdunen Eguna egin zen (IPBES-5 Stakeholder Day), Gobernuarteko Plataforma Zientifiko eta Politikoaren Osoko Batzarraren saioen bosgarren aldia egin aurretik; saio horiek Aniztasun Biologikoari eta Ekosistemei buruzkoak izan ziren.
Goizean, parte-hartzaileei –tartean zen UNESCO Katedrako koordinatzailea– honako gai hauek azaldu zizkieten: IPBESen lan-programari buruzko eguneratzeak, IPBESen komunikazio- eta dibulgazio-estrategiak, IPBESeko parte interesdunen jarduerak eta lau eskualde-ebaluazio aurkezteko prestakuntzak.
Arratsaldean, IPBES-5 saioen gai-zerrendan parte interesdunek egindako ekarpenei buruz eztabaidatu zuten lau taldek. Hain zuzen, eztabaidagaiak hauek ziren: biodibertsitate-tokien eta -ereduen eta zerbitzu ekosistemikoen etorkizuneko ebaluazio metodologikoak; irismenari buruzko txostena, naturaren hainbat balioren kontzeptualizazioaren ebaluazio metodologikorako; plataformaren beraren eta indigenen eta tokian tokiko ezagutza-sistemen eraginkortasunaren azterketa.
Ekitaldian, Katedrak “Ecosystem Services approach in regional planning in the Basque Country” posterra aurkeztu zuen.
Informazio gehiago, hemen:
http://www.ipbes.net/event/ipbes-5-regional-consultations-and-stakeholder-day