Martxoaren 23an, osteguna, 16:40an, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingurumen eta Iraunkortasuneko berezko Masterra aurkeztuko da, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (0 solairua), Bilbon.
Aurkezpena Miren Onaindia masterraren zuzendariak egingo du, Master Astearen barruan. Master Astean, hain zuzen, zenbait stand egongo dira: Master eta Doktoretza Eskolarena, master ofizialena eta berezkoena, eta etengabeko prestakuntzarena.