UPV/EHUko Ikasleen I. Biltzarra
Urriaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Ikasleen I. Biltzarra egin zen. Horren harira, UNESCO Katedrak “UPV/EHUk Agenda 2030eko Jarduera Planari egiten dion ekarpena” izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen. Gasteizko Farmazia Fakultatean egin zen, biltzarraren inaugurazio-jardunaldiaren barnean.
Esku hartze horretan, UPV/EHUra atxikitako UNESCO Katedrak aurkeztu ziren, eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH) lotuta egiten diren proiektuen berri eman zen.
Bereziki azpimarratu zen UNESCO-UPV/EHU Katedrek, unibertsitate-erakundeak izanik, ezagutzaren ikerketa eta dibulgazioa dituztela helburu nagusi gisa. Baina, batez ere, UNESCO Katedra horiek funtsezkoak dira, besteak beste, 17. GIH sustatzeko, zeinaren ardatza baita, hain zuzen, “itunak sortzea, helburuak lortzeko”. Katedra guztiek beren ikerketak baliatzen dituzte administrazio publiko ugariri erabakiak hartzen laguntzeko; azterketa aplikatuekin, erabakiak hartzeko eta politika publikoak garapen iraunkorrerantz bideratzeko ezagutza erabilgarria sortzen da.