Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

balaztatu, balazta(tu), balaztatzen 1 du ad balazta sakatu. ik galgatu; frenatu.

Bizikleta edo gurdiren batekin gurutzatzean soilik balaztatzen zuen apur bat, azelerazio enbragebakoen bitartez oinezkoei arriskuaren berri emanez. Josu Landa   «Odolbildua» - 82. orr.

Batzuetan, autobidean azeleragailua sakatu eta 130, 140, 150 hartu izan ditut -kasik egokiagoa da nituen esatea-, harik eta bat-batean ertzainei antzeman, eta bat-batean balaztatzen nuen arte. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 99. orr.

Aurreko autoan, balaztatzeko unean atzaldea oso egongaitza zen, esekiduraren finkapen puntuak motorrean baitzeuden, eta hura ez zen behar bezain zurruna. Berria - Kirola   2004-07-04

Sutximistak 0-240 km/h-ko azelerazioa hartzen du hamar segundotan, eta balaztatzeko sorginkeriazko sistema hutsezin bat dauka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 47. orr.

Istant bat geroago, gurpil handiak eta aurreko argi indartsuak zituen ibilgailu batek gogor balaztatu zuen eta, kirrinka ateraz, bat-batean gelditu zen Harry lehentxeago eroritako leku berean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 32. orr.

Horrek eragin zuzena du autoen balaztengan, azken batean «azeleratu eta balaztatu» motako zirkuitua baita, bihurgune errealik gabea. Berria - Kirola   2004-06-19

Robotak azeleratzeko eta balaztatzeko gaitasun handia duela diote, bat formulako automobil batek baino bost aldiz handiagoa. Berria - Gaiak   2006-03-26

2 irud/hed

Azken hauetaz ez dut, ordea, kategorien erabilera edo gaizki-erabilera transzendentala ulertzen, kritikak egokiro balaztatu ez duen juzgamenaren akats soila dena honek adimen hutsari baimentzen zaion jolastokiak dituen mugak ez dituelako askiro aintzat hartzen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 139. orr.

Jadanik bere izaeraren norabidearen indarrez dialektikoa den giza arrazoimenak bera balaztatzen duen halako zientzia bat inoiz ezin duela itzuri. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus