Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

baratu, bara, baratzen 1 da ad gelditu.

Baserri ingurura heltzean, baratu ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 275. orr.

Itzulbidea nire pareraino egin zuen, ene miopiarendako tarte egokira baratuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

Zuhalmendi auzotegirantz abiatu zen, itzuli baten egitera, astia hartuz, baratuz, fruitu pikorrak bildu eta zarean emanez. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 148. orr.

Munich-eko geltokian baratzen gira zazpigarren edo zortzigarren burdin-bidean. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 132. orr.

Baratzen naiz, zure tristura gehitu beldur naiz, nireari amore emanez. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 509. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian, eta amak mezutu dit joateko berehala bere gelara. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 40. orr.

Gero, harkiari beha baratu da. Xabier Montoia   «Elektrika» - 34. orr.

Bortizkeria ez da baratzen Cisjordanian eta Gazan. Herria   2001-09-06

Jainkoa otoiztetik ez naiz baratuko. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 108. orr.

Zortzi urtez ez zen baratu oihu egitetik, beti sutan eta kaldan, arimen salbatzeko lehiaz oro hartua. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 164. orr.

Iduri zuen beti desesperatua zela bainan ez zen sekulan lanetik baratzen. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 15. orr.

Tema baten gainean, garaikarrean, laster egiten duenak, ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean ezantsiatu behar eta baratu. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 58. orr.

"Bara hor!", egin du eztanda. Xabier Montoia   «Elektrika» - 22. orr.

2 hilabete baratzen dira orai, Komertzio aüzitegiak mana dezan edo likidazionea edo jarraikitzea.· Borboikoaren oldarra Bidasoako uretan baratu zen, lemari txarraren xalanta edo txalupa iduri. Herria   2001-10-25

2 (adizlagun baten eskuinean)

Pentsakor baratu zen ene arreba. Txillardegi   «Labartzari agur» - 218. orr.

Emaztea ez zen lasai edo trankil baratzen Aguirre gerlara bazihoalarik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 136. orr.

Ametsa egia egiteko puntuan zenean ez genion zuen garrantzirik eman, eta isilik baratu ginen gehienxkoenak, amets hura lurrera ekartzeak gibelean izerdirik isuri izan ez balu bezala. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 32. orr.

Handik eta hemendik tiraka baratua dugun komunitate gaixo eta hertsatu honetan bizi gara. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 120. orr.

Bena hiru orenez petik, motz baratzen da pastorala, gose batekin bazoaza. Herria   2003-09-18

Enplegü sortze nonbrea finkatü helbürüetarik ürrün baratzen da. Herria   2005-01-13

· 3 du ad

Monduteguyk guardiaren deitzeko abiatu keinua baratu zuen, bere oroimenean xerkatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 221. orr.

Israelen bazterrak jabaldu dira, iduriz bederen kamikaze delako palestindarrek baratu baitituzte jende zibilen kontra ari zituzten ukaldi beltzak. Herria   2002-07-18

Yasser Arafat-ek behar diren manuak eman ditu Palestindarrek bara zitzaten mortier tiro horiek, eta Izraelarrek kendu dituzte Gaza-tik han sarraraziak zituzten tropak. Herria   2001-04-26

Palestindarrek ez dituzte baratu beren bonba eta tirokatzeak. Herria   2001-05-31

· 4 da ad itsasontziez eta kidekoez mintzatuz, lehorreratu, hondoa jo.

Eta badago beste txalupa bat baratua, branka lokatzetan sartua, eta horri ere gora beheraka mugitzen zaio popa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 21. orr.

Mendi erraldoi haren gailur urrunean omen dira, halaber, balea baratuak, eta itsasigaraba taldeak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bara hor (3)

baratu behar (4); baratu diren (3); baratu gabe (6); baratu zara (3); baratu zen (6); baratu ziren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus