Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

barkatu (orobat parkatu g.er.), barka, barkatzen 1 du ad huts, irain, bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi. ik asketsi.

Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten. Elizen arteko biblia   1 Ko 13,7

Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 453. orr.

Oso da motela erabat kobraezina den zenbait herrialdeen kanpo-zorra barkatzerakoan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 325. orr.

Hemen ez ditek barkatzen! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 220. orr.

Barkatu oparirik ez ekarria, aitor dut ez nekiela zuen berririk. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 62. orr.

Salomonek bizia barkatu Adoniasi. Elizen arteko biblia   1 Erg 1,41 tit

Jakinarazi zion barkatu egiten zizkiola hutsegite guztiak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 34. orr.

Barkatuko ahal dizkit Borgesek, bere zeru-infernu zirkularretik, nire oker infinituak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 14. orr.

Zure gezurra barkatu dizu. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 306. orr.

Ezingo diat barkatu egin didaan laidoa! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 72. orr.

Den-dena poliki aztertu nian... barkatuko didak jakin-min lotsagabe hori. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 125. orr.

Barkatu beharko didazu umekeria hau. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 38. orr.

Barkatu diozu beraz intendentaren emaztearekiko abentura? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 42. orr.

Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 47. orr.

-Eta orain, beste galdera bat egitea barkatuko didazu? Txillardegi   «Putzu» - 319. orr.

Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera. Elizen arteko biblia   1 Sm 15,25

Denbora berean barkatzen zaie FIS delakoei egin dituzten barrabaskeriak, barkatuak dira ere armadak egin dituenak. Herria   2005-10-06

Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua.   - 2. orr.

Barkatu zeure herri Israelen bekatua. Elizen arteko biblia   1 M 4,31

Mantsotua eta mesedeagatik hunkitua, oparia hartu zuenean, bidegabekeria guztiak barkatu zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 336. orr.

Bostekoa luzatu nien, eta barkatzeko esan, lehengo eguneko bultzadarengatik. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 99. orr.

-Barkatu hain berant deitzeagatik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

-Barka ezak, adiskidea, baina horrelakorik bururatzea ere! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 419. orr.

-Hi barkatzeko erabakia hartu dik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 382. orr.

Etsaia barkatzen duena bere eskutik hilko da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 34. orr.

Ez da bakerik, elgar barkatuz baizik! Herria   2004-12-23

-Barka zaidazu mozten bazaitut, Kattalin baina, Eusebio ere hain ongi ezagutzen zenuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 66. orr.

Jainkoak barka zaitzala, Hamida. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 120. orr.

Barkatua zaude. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 29. orr.

Halatan, aitor dut, bakartia, bakartua, sekula ez barkatua sentitzen naizela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 99. orr.

-Barka ezazu, gobernadore jauna, zergatik esan duzu gurea jakitea erraza izan dela? Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 25. orr.

Barka ezan, zer esan dun? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 122. orr.

Barkatu zaitu. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 307. orr.

Eta barka, osaba. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 413. orr.

-Barka ene atrebentzia, jauna. Txillardegi   «Putzu» - 152. orr.

Jainkoari esker -barka: geure buruari esker-, gainditu egin dugu mitoaren aroa, eta arrazoiarenean bizi gara. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 58. orr.

-Barkatu, Remus -esan zion Blackek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 301. orr.

-Barkatu atrebentzia... Jasone Osoro   «Korapiloak» - 45. orr.

Barkatu endredoa... garai zailak bizi ditugu... Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 93. orr.

-Barkatu berandu etorri naizelako. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 56. orr.

-Barkatu gorritzen banaiz, don Fulgor. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 61. orr.

-Barkatu negar egiten ari banaiz, baina hain nago pozik... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 250. orr.

Pieza esatea gutxi esatea da Wagnerrentzat, barkatu. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 46. orr.

-Ez dago zer barkaturik, Bidezango, adiskide zahar hori! -esan zion Lupinek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 302. orr.

Zer barkatua eduki behar horretarako! Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 79. orr.

Ja, ja!; barkatu: kar, kar. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 243. orr.

Baina ez da zurea bakarrik, barkatu! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 110. orr.

Bigarrenez deitu zuten, barkatzeko esanda sartu zen korridoreko bigarren gelan, atea itxiz. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 28. orr.

Ekintza on batek barkatuko ditu zure espirituaren gehiegikeria guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 271. orr.

Nola barkatzen da hainbeste traizio? Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 68. orr.

Barkatzen ez duen eritasun batek ereman du, hau ere. Herria   2001-09-06

Marcosek ez die azkeneko erronda barkatu. Iban Zaldua   «Itzalak» - 70. orr.

Bi pilotariak azkarrak, zaluak, sutsuak, hola egiten da buruz-burukako partida, oren bat eta hogei minutaz nehork ezin barkatuz. Herria   2003-04-10

Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean. Herria   2005-03-24

Barkatzen duenak galdu egiten duela esan ohi da futbolean. Berria - Kirola   2006-01-04

2 ( dio aditz gisa)

Gurutzean zazpi hitz esan zituen; gurutziltzatzen zutenen alde otoitz egin zuen; lapurrari barkatu zion; bere Ama San Joani gomendatu zion, eta San Joan bere Amari. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 175. orr.

Ez zen alabari barkatzeko gai izan eta oraintxe, hainbeste urteren buruan ere, ez zuen aski kalipurik ukan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 47. orr.

Elkarri barkatzen ere ikasia dugu... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 14. orr.

Hola hasi dira denak gogotik, harra zilotik bezala, elgarri ezin barkatuz. Herria   2001-08-02

Barkatuko didazu, bide batez, "Euskal Herri" izena erabiltzen badut hemen, eta ez "Euskadi". Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 24. orr.

-Jainkoak barkatuko ahal dizu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 152. orr.

Barkatuko didazu, Gérard, baina hola da. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 129. orr.

Barkatuko al didazu? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 34. orr.

Ez didak barkatu, orduan -erabaki zuen Martinek-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 142. orr.

Hilik ere ez zidaten barkatu bizi zirenek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 105. orr.

Barkatuko diguzu, baina hemengo janaria ez da hiriburuetakoa bezalakoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 52. orr.

Ez didazu inoiz barkatuko? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 86. orr.

Barka iezaiozu zure aita ergel ahobero honi. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 74. orr.

Ea barka diezaiokedan, horratik! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 306. orr.

Hara, mantu hau ematen dizut, baina, arren, barka iezaiozu zeure nagusiari Jainko Jaunaren maitasunagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 336. orr.

Ez dago munduan bekataririk, bihotz-berrituz gero, Jainkoak barkatuko ez dionik. Berria - Ekonomia   2004-07-01

Aitortzen dut, seme, gauza guztietan esaneko izan dudala, ez diola bere buruari ezertan barkatu eta azkarra izan dela beti agindutakoa betetzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 412. orr.

Babiloniako erregeak Joiakini barkatu. Elizen arteko biblia   Is 39,1

Ez ote diozu hiri osoari barkatuko, berrogeita hamar errugabe horiengatik? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 51. orr.

3 irud/hed

Aita Santakrutzek (baita Lizarraga jeneralak berak ere) "posterik batere ez barkatzeko" emandako mila aginduen ondoren, ba al dago alerik ere tente? Txillardegi   «Putzu» - 77. orr.

4 ezin barkatuzko

Afanasi Vasilievitxek berezitasun itzalgarri asko ditu, baina baita ezin barkatuzko akats ugari ere. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 507. orr.

Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 136. orr.

Ezin barkatuzko ezjakintasuna hauxe, beren buruak aztertu behar baitzituzten eta beren asmoak ere bai, Jainkoa izan zedin helburua eta ez beren interesa. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 101. orr.

Gero bataila bat ponduz pondu, ezin barkatuzkoa eta horra irabazleen abantaila 45-43, 46-44, eta 49-45. Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

barkatu ahal (5); barkatu atrebentzia (6); barkatu baina (13); barkatu behar (30); barkatu behar didazu (6); barkatu beharko (12); barkatu beharko didazu (8); barkatu berriz (4); barkatu diot (4); barkatu egin (44); barkatu egingo (21); barkatu egiten (22); barkatu egiten dio (4); barkatu esan (8); barkatu esatea (6); barkatu ezin (5); barkatu gabe (4); barkatu jauna (7); barkatu nahi (10); barkatu nahi izan (4); barkatu nire (7); barkatu nizkion (4); barkatu zeure (10); barkatu zion (10)

bekatuak barkatu (7); bizia barkatu (12); bizitza barkatu (4); buruari barkatu (4); ez barkatu (17); ez dio barkatu (8); ez du barkatu (6); ez dute barkatu (6); ez zien barkatu (4); ez zion barkatu (9); ez zuen barkatu (25); ez zuten barkatu (7); ezin da barkatu (4); inoiz barkatu (8); jainkoak barkatu (6); nik barkatu (7); orain barkatu (4); sekula barkatu (5); zuk barkatu (4)

barkatua izan (5); barkatua izango (12); barkatua izango du (12); eta barkatua (14); eta barkatua izango (11)

barkatuak dituzu bekatuak (6)

barkatuko ahal (24); barkatuko ahal didazu (7); barkatuko ahal dit (8); barkatuko al (10); barkatuko al didazu (4); barkatuko al dit (4); barkatuko didak (4); barkatuko didate (4); barkatuko didazu (52); barkatuko didazu atrebentzia (4); barkatuko didazue (13); barkatuko nioke (4); barkatuko zeuen (4); ez du barkatuko (25); ez eta barkatuko (5); inoiz barkatuko (18); jainkoak barkatuko (5); neure buruari barkatuko (6); sekula barkatuko (14)

zer barkaturik (12)

barkatuta zaude (4)

ezin barkatuz (5)

ez barkatzea (4)

barkatzeko ahalmena (5); barkatzeko erregutu (6); barkatzeko esan (4); barkatzeko eskatu (11); barkatzeko eskatu zidan (5); barkatzeko eskatzen (5) barkatzeko gai (6); barkatzeko prest (12); bekatuak barkatzeko (10); ez barkatzeko (4); zorra barkatzeko (5)

aise barkatzen (8); amodioz dutenengatik barkatzen (4); barkatzen badidazu (5); barkatzen diot (7); barkatzen dituena (4); barkatzen dizut (10); barkatzen du (6); barkatzen dute (4); barkatzen eta (15); barkatzen ez (83); barkatzen ez duen (51); barkatzen zion (5); bekatua barkatzen (5); bekatuak barkatzen (5); dena barkatzen (9); erraz barkatzen (4); ez baitu barkatzen (6); ez du barkatzen (21); ez dute barkatzen (8); ez zion barkatzen (6); ezer barkatzen (6); gure zordunei barkatzen (4); guztiak barkatzen (7); irainak barkatzen (4); zordunei barkatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus