Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barreiatu, barreia, barreiatzen (orobat barraiatu g.er. eta barratu g.er.) 1 da ad bildua dagoena zabaldu. ik sakabanatu. ant bildu.

Jendea geltoki zaharretik atera eta karriketan barreiatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Emeki-emeki jendea barreiatu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.

Plazan bildutako gazteak, eta ez hain gazteak, hiriko kaleetan barreiatzen hasi ginen, zozabarrak zeruan bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

162 euskal preso Frantziako espetxeetan barreiatuta daudela gogorarazi zuen Mujikak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Munduan barreiatuta dauden milioika errefuxiatu eta beren herrialdeetan desplazatutako beste milioika pertsonaren egoera salatu du UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariatu Nagusiak.  Berria - Harian   2006-04-20

Ospetsu egingo gara horrela eta ez gara munduan zehar barreiatuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Munduan zehar barreiaturik eta egoera prekarioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Zalditeria lautadan barreiatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,83

Balkoian barreiaturik, DKW motozikleta baten zatiak zeuden, Emiliok desmuntaturik erosi baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Hamalau lantoki ditu, mundu osoan barreiaturik.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Meza haietako ostiak puska ttipitan emaiten ziren, eta kanpaleku guzira barreiatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Muinoaren oinean -eta aldapan bertan ere bai- enborrezko izba grisak zeuden inguru guztian barreiaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Urrea material bolkanikoan barreiatuta dago.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Gau batean, ezponda apurtu eta ura soroetatik barreiatu zen, aitaren jabetzako toki baxuak estaliz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Egoera horretan, albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Denbora berean hats epel baketsu bat barreiatzen da borda barnean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

-Azkar puta barreiatu duk haragi ustelaren kiratsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Gogoa barreiatzen hasi zait, eta etsitzen, ez ote naizen sekula, ez ote naizen inoiz...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Bazuen Edurne, ordea, eta hari familiako kide femeninoen tropa gehituko zitzaion berria barreiatu bezain agudo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

Hobe izango litzateke infinituan barreiatuta daudela esatea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Hala, [juduak] beren estatua eta herrialdea galdu arren, bizirik irautea lortu zutelarik, gehiengo atzerritarraren artean eta atzerritarren gobernupean beren nortasunari eutsiz diaspora (barreiatuta) gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Musika hotsa barreiatuz zihoan gela barruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 9. orr.

Urtu, barreiatu egiten da, pareta nabarraren gainean, farolean zehar edo han behean gaueko lurrunean galtzen saiatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Jostailuak barreiatuta, kolore ezinezkoak lurrean iltzatuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 209. orr.

• 2 du ad bildua dagoena zabalarazi.

Partitu aitzin puskak bil, suteak barreia eta gure egonaldiaren aztarnak ezaba.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Telebixtari esker badakigu nola jokatzen diren poliziak, zein goxoki barreiatzen dituzten jendeak.  Herria   2002-12-26

Beraien gurasoei eman zien lurralde eder honetatik bota egingo ditu israeldarrak eta Eufrates ibaiaz beste aldean barreiatuko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,15

Amerikarren armadak Baratariako herria desegin eta hango biztanleria barreiatu egin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Orain, derrotak barreiaturiko nafarrak batu nahirik ari zen lanean, Ezpeletako eta Lekorneko jaunen babespean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Gogoratu nola deitzen dituen ezin konta ahala deabru, eta nola barreiatzen dituen batzuk halako hiritan eta besteak halakotan, eta horrela mundu guztian zehar.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Maletatik orriak atera, eta trantsitutik zehar barreiatu ditu, zaratarik atera gabe, aleatoriotasun efektu bat lortuz, presaz egindako ekintza bailitzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,10

Okupazio indarrek bi milioi kilo uranio pobretu hauts barreiatu zituzten Iraken.  Berria - Mundua   2004-06-25

Erdi-erdian zegoen lienzoa bustita: urak koloreak barreiatu zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.

Bazen, hala ere, Grande-Truanderie kalean xaboi fabrika bat, inguruko kiratsen erdian oso usain gozoa barreiatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Kirol-hegazkin batek intsektizida barreiatuko balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Zuhurren ezpainek jakintza barreiatzen dute.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,7

Zoriontasunak Shahrazad-en eta haren mirari debaldekoetatik barreiatu egiten zion arreta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Azpilkuetak berak bere obretan nasaiki barreiatu dituen xehetasunak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Gorrotoak txinpartak barreiatu zituen, eta txinpartek sua piztu.Beste batzuen etxekoa edertzeko eta elikatzeko bizi baitira herrialde asko, behiala haien arbasoei, borondate oneko aurreko hainbat senideri zer egin zieten ahazturik, haien amets odolduek barreiatu zuten negarra ezin entzunik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 294. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Seme barreiatua, begi kolpe batez ezagutu ondoan, bere besoetara ekarriko zuen eta errege-jauregi berreskuratuan berarekin batean sarraraziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Familia barreiatuetan sartu eta atera, otartekoen eta arropen artean, osabek eta amek bueltan botatzen zuten pilota.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Lan barreiatuak ez, lan osoak argitaratuko zituzten.  Berria - Kultura   2006-01-11

Liburuen nolakotasun espazialak ez bezalako betelan neurgaitz eta barreiatuagoa betetzen dute oihartzunek espazioan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Bi historien arteko desberdintasunak neurri handi batean Txina inperio oso zabal eta barreiatua izateak eta Japonia uharte-komunitate estu-estua izateak esplikatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Bizi barreiatu bat ibili zuen orduarte.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 221. orr.

Zenbaitetan hodeien lekua izar barreiatuek hartzen dute, zurrunbiloak sortzen biraka ibiltzen diren izar saldoek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Harri barreiatu horiek baizik ez dituzte ikusi guregan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.

Baina ez daki zer egiten duen, emankor zentzu gabea, bere hazi barreiatuek eratzen dituzten era guztietako konbinazioen ezjakinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Inondik ere, nire gobernatze barreiatua ez da ikuskizun pozgarria bera bezalako lurjabe batentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

4 (era burutua adizlagun gisa)

Garai latza zen niretzat ere ordukoa (emaztearekin arazoak, osasun-arazoak, diru-arazoak), eta barreiatuegi nenbilen berarengan luzaroan pentsatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barreiatu da (4); barreiatu dira (4); barreiatu diren (4); barreiatu eta (16); barreiatu nuen (4); barreiatu ondoren (3); barreiatu zen (25); barreiatu ziren (30); barreiatu zituen (11); barreiatu zuen (12); barreiatu zuten (4); eta barreiatu (10); gainean barreiatu (3); guztietara barreiatu (5); lurrean barreiatu (3); osoan barreiatu (5); zehar barreiatu (6)

barreiatua zegoen (3)

barreiatuak diren (5); barreiatuak ziren (3); han hemenka barreiatuak (3); oraino barreiatuak (3); zehar barreiatuak (4)

barreiaturik dagoen (5); barreiaturik daude (4); barreiaturik dauden (5); barreiaturik zeuden (10); han hemenka barreiaturik (7); lurrean barreiaturik (5); mundu osoan barreiaturik (4); munduan zehar barreiaturik (3); zegoen barreiaturik (3); zehar barreiaturik (6)

barreiatuta dago (5); barreiatuta daudela (4); barreiatuta dauden (9); barreiatuta zeuden (5); guztietan barreiatuta (3); han hemenka barreiatuta (3); inguruan barreiatuta (4); lurrean barreiatuta (7); zehar barreiatuta (6)

eguzki haizeak barreiatutako (3); haizeak barreiatutako partikulak (4)

alde guztietara barreiatzen (3); barreiatzen ari (7); barreiatzen da (9); barreiatzen den (5); barreiatzen dira (9); barreiatzen diren (6); barreiatzen du (5); barreiatzen duen (5); barreiatzen dute (3); barreiatzen duten (3); barreiatzen hasi (5); barreiatzen zen (9); barreiatzen ziren (14); barreiatzen zituen (8); barreiatzen zuen (4); barrena barreiatzen (3); eta barreiatzen (11); guztietara barreiatzen (4); zehar barreiatzen (6)

lurrean barreiatuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus