Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

barrezka 1 adlag barre eginez.

Barrezka, bultza egin zidan, desorekatu eta ohe gainera eror nendin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 183. orr.

Talde txiki eta itxietan gindoazen, presa barik, berbetan eta barrezka. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 95. orr.

Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 67. orr.

Hura kantari eta beste guztiok txaloka eta txistuka, barrezka eta oihuka, berealdiko iskanbila sortuz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 46. orr.

Loredun txanoa zeukan jarria eta kar-kar ari zen pozik barrezka Flitwick maisuak kontatu berri zion txisteagatik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 183. orr.

-Baina hik zer diok? -esan dio Manuk, barrezka-. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 70. orr.

Berak barrezka: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 293. orr.

"Ikusiko duzu zein leku freskoa", adierazi zidan barrezka. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 66. orr.

Bat-batean barrezka ikusi du bere burua. Berria - Kultura   2006-02-19

Barrezka ari zen, nabarmen, nitaz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 203. orr.

Banekien, esaterako, barrezka egongo zela. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 163. orr.

-Barrezka harrapatu ez gaituztenean -erantzun zion Mariak, barreari ezin eutsiz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 288. orr.

Gauza serioegia zen hura barrezka hartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 62. orr.

Ez dut uste urduri nengoenik, beldurra barrezka uxatu behar izateraino behintzat ez. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 87. orr.

Urduri jartzen ari nintzela ikustean, barrezka hasi eta eskutik heldu zidan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 12. orr.

Barrezka hasi nintzen, ozen hasi ere, pentsaturik agian gurasoekin gertatu zitzaidan koska bera gerta zekidakeela egunen batean zio Angeloren lagunekin ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 207. orr.

-Kontuz honekin, literatur kritiko zorrotza da eta -bota zuen barrezka Txofok. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 146. orr.

Zeinahi huskeriarekin hasten ziren barrezka. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 72. orr.

"Nora zoaz horren azkar, beraz?", haren galdera berriro, barrezka, ea ez al dudan aperitibo bat hartu nahi. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 154. orr.

-Bai! -erantzun zuen Vernerrek, ustekabean alai, ia barrezka. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 96. orr.

Arrebatxoa, erdi barrezka, erdi negarrez, lasterka hasi zen trenaren parean segitzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 91. orr.

Mornatarrek barrezka ospatu zuten burutazioa. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 26. orr.

Erdi barrezka erantsi zuen-: Zeren kexu zara? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 140. orr.

2 irud/hed

Argi printza bat, hostoak eguzkitan barrezka. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrezka ari (9); barrezka ari zen (3); barrezka eta (9); barrezka hasi (27); barrezka hasi zen (10); barrezka hasi ziren (3); barrezka sumatzen (3); erdi barrezka (6); eta barrezka hasi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus