Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

baztanga 1 iz gaitz kutsakor larria, sukarra eragiten duena, larruazalean zuloak uzten dituzten pikor zornetsuak ezaugarri dituena. ik nafarreri.

Baztanga izugarri batek jota balego bezala. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 59. orr.

Doina Elvira emazteak, baztangak jota hiltzeko zorian zegoela, deitu senarra ohera, eta hala esan omen zioan belarrira ahopez: [...]. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 128. orr.

Baztangak zulaturiko aurpegi ikaragarria ikusi nuen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 87. orr.

Haren begitarte txiki zimurra, garbi-garbia, baztangak pikatua, maltzurkeria berezia ageri zuena, bistakoa, hura disimulatzen saiatuko bazen ere. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 49. orr.

Baztangak kendu berria zion emaztea, eta hiru haur amarik gabe utzi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 32. orr.

-Madame, zure semeak baztanga du. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 345. orr.

Garrintxa euskalduna, kontsumismoaren baztangak harrapatutako idoloaren historia. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 69. orr.

Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua, eta baztanga-izurri batean hil zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 30. orr.

Azaroan baztangaren birusaren genoma eraldatzeko baimena ematearen alde egin du aho batez Osasunaren Munduko Erakundeak. Berria - Gaiak   2004-12-02

Baztanga desagerraraztea OMEren arrakasta handienetakoa izan da. Berria - Gaiak   2004-12-02

2 baztanga beltz baztanga.

Baztanga beltzak jo omen du, eta iduriz oso larriki. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 528. orr.

Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 74. orr.

Arrazoi nuen erran nuenean menturaz zorion handia zatekeela harentzat baztanga beltzaz hiltzea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 531. orr.

3 baztanga-pikatu baztangak pikatua dagoena.

Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua. Bennetten begiradari jarraitu hormaraino, eta ikusi nuen baztanga-pikatuz josita zegoela hura, ilargia bezala, berak emandako ukitu eta ukabilkaden ondorioz; Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus