Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

belaontzi (orobat bela ontzi g.er. eta belauntzi g.er.) 1 iz belak edo belek higiarazten duten ontzia.

Kalesak moila-parte handi bat egin zuen trosta arinean, harik eta Pequod izeneko belaontzi handi baten parera heldu zen arte. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 81. orr.

1968ko apirilean Bartzelonatik itsasoratu baitzen Mistral izeneko belaontzian. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 46. orr.

Berrogeita hamar urteko tartean itsasoan ibiltzeko belaontziak, masta bakarrekoak izatetik hiru mastakoak izatera igaro ziren, bost edo sei oihal eramanez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 342. orr.

-Nik eta nire bi anaiek izan genuen behin belaontzi bat, goleta modura tresnatua, hirurogeita hamar bat tonakoa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 64. orr.

Tximistaren batek urratzen zuen zerua aldiro-aldiro, eta bitarte labur haiek izaten zituen Andreasek belaontziaren norabidea egokitzeko gida. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz, airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gainetik, irristadan bezala. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 71. orr.

Aldika, ordea, ezustean jaiotako itsas zartada sekulako batek ontziaren alboren baten kontra jo, ontzigaina alderik alde igaro, eta belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Zulo biribil ttiki batek zeharkatzen zuen belaontziaren irudia, eta hala ere, belaontzia ez zen hondoratzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 140. orr.

Belaontziaren branka Europarantza zuzendu duen honetan, bihotz ilunak egin zaizkio. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 58. orr.

Belaontzia kapitainik gabe noraezean errari ikusi duela dioen arrantzalerik ere bada Antilletako uharteetan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saltzaileak, belaontzi frantses bateko kontramaisuak, negoziotxoa egin nahi zian nire kontura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 261. orr.

Belaontzi handietan nabigatzea zen nire ametsa. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 39. orr.

Belaontzi on batek eguraldi on guztiak aprobetxatzen ditu. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 33. orr.

Bihartik aurrera Kantauri itsasoko belaontzi arin onenak Getxoko uretan izango dira. Berria - Kirola   2004-10-15

Dagoeneko itsaso sakona belaontzi hegalariz loratua zen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 387. orr.

Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 99. orr.

Portuan, bi gizonek espero gintuzten belaontzi eder batean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 288. orr.

Berandu esnatu nintzen nire azkeneko goizean, Llanstephango itsasoak belaontzi distiratsuak, bidaiarienak bezain luzeak, zeramatzan amets batetik aterata. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 49. orr.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta, eta beste biok heltzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 246. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 37. orr.

Atxilotuetako bat Eugene Riguidel da, 1980. urtean munduari itzulia ematen dio Withbread belaontzi lasterketako irabazlea. Berria - Gaiak   2004-10-05

Aldameneko paretan erregea protagonista zuten hainbat argazki zeuden: Antzokiaren inaugurazioa, belaontzi-estropada bateko garaikurra jasotzen, hileta-ospakizunak herriko elizan... Josu Landa   «Odolbildua» - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus