Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

berendia (orobat Berendia) iz urlia-rekin edo urlia eta sandia-rekin, beste persona ez-mugatu bat aipatzeko erabiltzen den izena.

Eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase-ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 73. orr.

Bai, urlia pixka bat bortxaka, sandia bere kontzientzia lasaitu nahian, berendia ongi pasatu nahirik. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 138. orr.

Urre-bilatzaile zen urlia; bazterrik bazter eta hiletaz hileta bere kantuetatik bizi zen erostari, sandia; bitxi-saltzaile, berendia. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 56. orr.

Ez da pentsatu behar bizioak errotik erauz daitezkeenik, urlia beti izango baita haserre gogorretara emanago, sandia askoz beldurraren menpekoago, berendia, berriz, zenbait gauza etorkorrago hartzen dituena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 183. orr.

Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 158. orr.

Bestela esanda: urliak maite du sandia, sandiak berendia, eta berendiak urlia. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 115. orr.

Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 37. orr.

Horra non hitz bera gerta daitekeen maitalearentzat ezti eta amarentzat ozpin, adiskidearentzat irain eta etsaiarentzat garaipen, urliarentzat tribuko eta berendiarentzat arrotz. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 74. orr.

Sorbaldak jasotzen dizkio, ordea, soldadu urliak, begiak makurtzen berendiak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 25. orr.

Han hasi gara guztiok gogo-zuzperturik, inoiz entzundako hari bati tiraka sandia; inon irakurritako beste hura gogoratuz, berendia; bere asmamenaren arragoan goritutakoa malgutzen, urlia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 189. orr.

Eta honelaxe egokitzen dira errakuntza historikoak, Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela, eta hori bezalako hiru aditurekin historia bat asmatzen da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 61. orr.

Maila eta gradu batean, gurasoen idurikoak garela, eta hala jasotzen ditugula haienganik hainbat antzekotasun [...] halako moldez non Urliaz erran baitezakegu ezen amaren begiak dituela; Sandiaz, aitaren beso gihartsuak dituela; eta Berendiaz, finean, amaren begiak eta aitaren beso gihartsuak dituela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 651. orr.

Zin egiten zuen berea zuela, halako egunean eta halako tokian erosi ziola Urliari edo Berendiari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 175. orr.

Alde egin dute, eta segur naiz aurrerantzean berendia honi uste ez zuen posibilitate batek eragotziko diola loa erraz hartzea. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 68. orr.

Denok joan ginen berendiaren atzetik, erle mordo bat ginen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 267. orr.

Kargu hartuko dio berendiari; halako iraindu egingo du. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 160. orr.

Berendiak dio Rilke izeneko idazle aleman bat bizi dela handik hurbil, Duinon, eta haren poema bat irakurri du nabarmen du irakurketako hizkuntza ez duela berea alemanez. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus