Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bertsolari (orobat bertsulari g.er. eta pertsulari g.er.) 1 iz/izond bertsoak jartzen edo botatzen dituen herri olerkaria.

Txapelketa Nagusian 38 bertsolari lehiatuko dira aurten. Berria - Harian   2005-04-14

Aurten ere Elizondon erabakiko da Nafarroako Bertsolarien Txapelketa. Berria - Kultura   2006-03-03

Bertsolaria da graffitigilea, komikigilea, komiki-tirak egiten dituena, kantautorea, sermoilaria, egunkarietako zutabegilea... poeta hainbat edo gehiago. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 31. orr.

Bertsolaria beti, gutxien-gutxienez, bertsozale. Berria - Kultura   2004-12-05

Bat-bateko lanean estropezuaren arriskurik ez balego, ni ez nintzateke ez bertsolari eta ez bertsozale. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 159. orr.

Horrekin irteten da bertsolaria: bukaerako azken bi lerroak, errima-hitz bat azken aurreko punturako, eta akaso, errima-hitz hori sartzeko beharko duen esaldi moduaren hasieraren aztarnaren bat. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 18. orr.

Berdin-berdin kantatzen du bertsolariak jaialdi batean kamera egon edo ez. Berria - Kultura   2006-02-04

Astero-astero, lau sagardotegitan aritzen dira bertsolariak kantuan, hirukoteka. Berria - Kultura   2006-02-11

Gertaeraren gordinak piztu zuen bertsolaria. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 36. orr.

Bertsolariak badaki, gutxi-gehiago, ze errima-sorta menperatzen dituen eta ze errima-sortak ematen dion joku gehiago. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 17. orr.

Osterantzean hutsunez betetako kontakizun bat osatzen du bertsolariak, eta euskal izate jatorraren zaindari funtzioa sinetsirik, etika, morala eta legeriarekin zerikusia duten aipamenez betetzen ditu bertsoak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 297. orr.

Agurrean txukun aritu ziren bertsolariak, baina distirarik gabe. Berria - Kultura   2004-12-09

Bertsolariek urteak daramatzagu kartzelako gai honi kantatzen. Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Garai hartako gertaerak bertsolariek zabaltzen zituzten, auskalo nondik ateratako informazioarekin. Berria - Kirola   2004-09-03

Gure bertsolariak, gehienak semita kastakoak, sermoilari judukristau peto-petoak izan dira horretan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 113. orr.

Han egin ziren bertsolari, Mantxi, Nahikari Gabilondo, Julen Zulaika, Aritz Aranburu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 153. orr.

Lau-sei bertsolariko jaialdiak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 138. orr.

Mirespen eta inbidia diet nik bertsolariei, handia. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 7. orr.

Bat-batean ari den bertsolari hori astero edo egunero ariko da adiskide edo kideekin, bat-batekoa izango dena lantzen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 45. orr.

Zortziko txikian jarduten duen bertsolariak, berriz, zortzi lerro botako ditu nahi eta nahi ez, 7 eta 6 silabako lau lerro pare hain zuzen ere. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 98. orr.

Bertsolarien arteak argudioa du oinarri nagusi, bertso bakoitzaren apaindura baino areago. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 184. orr.

Bertsolaria senarrak jipoitutako emakume baten azalean sartu zen. Berria - Kultura   2004-04-27

1982.eko Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 169. orr.

Pairatzen ari garen komunikazio-ezin horren aurrean, bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 231. orr.

Bertsolariak, herri-afaria eta berbena. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 87. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Andoni Egaña bertsolari txapeldunak egingo du ohorezko sakea. Bertsolari gazte eta oso maila onekoak bazetozen. Berria - Kirola   2006-01-22

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari [...] zeharo eta osotoro baitio uko egiten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 227. orr.

Bertsolari helduek oraindik indarrean daudela erakutsi zuten bertso egunean. Berria - Kultura   2006-01-29

Honatx Behorlegiko bertsolari zaharrak Azkueri kantatua: [...]. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 122. orr.

Bertsolari gisa beti miretsi izan dudan bertsolari handi bat. Xalbador eta... eta Mattin ere bertsolari haundi izana da. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 128. orr.

Bera ez zela Espainiako bertsolari famatuetakoa [...] baina, hala ere, ez zituela egiteke utziko, erantzun zion batxilerrak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 111. orr.

Zein bertsolari iaiok paratzen zituen puntu haiek guztiak? Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 105. orr.

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 40. orr.

Frantziako Iraultza sortu berriak agintzen dizkion hiru gezur horiek egia balire!, egiten du hasperen gure bertsolari apalak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 49. orr.

Bertsolari fina eta nazionalista finagoa, ezin eramana zitzaion, debekuak debeku, Zumarragako Trikitixa berriak hautatu zuen euskara-erdarazko bertso molde hura. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 60. orr.

Txomin Elosegi, Eztitxu Oillarburu, Paxkal Hiriart eta Ugo Carrere deitzen dira bertsolari txapeldun gazteak. Herria   2005-05-19

Hiru-lau bertsolari on samarrak hogeita hiru-lau urtekoak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 155. orr.

Bertsolari artistok estimazio handia zioten kukuari. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 100. orr.

Ez dut batere bertsolari frustratu sentsaziorik. Berria - Kultura   2006-02-25

Ezagutzen ditut puntako bertsolariak, "menor"-eko edozein doinutan bere burua aurkitu ezinda bezala aritzen direnak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 118. orr.

Begien aurrean beti punteneko bertsolarien eredua. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 152. orr.

Egungo bertsolariak ez du formula-errepertorio itxi bat erabiltzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 165. orr.

Egungo bertsolari guziak izakeraz jotzen ditut nik funtzionario. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 256. orr.

Egia da aurreko bertsolariek ere fama horixe bera zeramatela gainean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 83. orr.

Bat-bateko bertsolariaren arteak formuletarako trebetasun bikoitza du oinarri nagusitzat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 166. orr.

Bertso-paperak izan nituen gero ikasbide, bertsolari bat-bateko gehienek bezalatsu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 55. orr.

Badira saio batzuk eliteko bertsolariekin antolatzen ohi direnak. Berria - Kultura   2006-03-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1986ko Bertsolari Txapelketako finala zen. Kokapen horretan eroso eta gozatuz aritzeko maila lortuko zuten bertsolari andana. Berria - Kultura   2004-12-12

bertsolari mundu hortakoa baitut ene burua. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 124. orr.

Miresgarri zaigu guztioi Joxe Agirre batek 75 urte gainean dituela, plazaz plaza ematen duen bertsolari maila. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 54. orr.

Bertsolari bikoteak berak erabakitzen zuen oholtza edo balkoira igo eta nondik nora jo, ze gai hartu, nor tentatu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 137. orr.

Muruaren mundu-ikuskera ematen ari den pertsona horren atzean, oholtza gainera igo den bertsolari-pertsonajea sumatuko du. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 81. orr.

1980ko bertsolari txapelketan. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 47. orr.

Bertsolari bazkaria. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aretxabaletako irakasle-bertsolariak garbiro esan zuen "gauza deserosoak esateko garaia" dela, nahiz eta horrek berari arazoak ekarri. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 112. orr.

5 (izenondo gisa)

Mario Zubiagaren "Intelektual bertsolariaren garaia". Askoren artean   «Filosofiako gida» - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako bertsolari (19); arabako bertsolari gazteen (3); arabako bertsolari txapelketa (5); arabako bertsolari txapelketako (6); azkoitiko bertsolari (3)

bertsolari ariko dira (8); bertsolari aritu ziren (3); bertsolari askok (3); bertsolari bakarra (3); bertsolari bakoitzak (18); bertsolari bakoitzak bere (3); bertsolari bakoitzaren (4); bertsolari bakoitzari (4); bertsolari bat (18); bertsolari batek (12); bertsolari batekin (3); bertsolari baten (3); bertsolari bati (5); bertsolari batzuek (4); bertsolari batzuk (7); bertsolari egiten (3); bertsolari ezagun (3); bertsolari gazte (12); bertsolari gaztea (3); bertsolari gazteak (13); bertsolari gazteei (7); bertsolari gazteek (15); bertsolari gazteen (40); bertsolari gazteen arteko (3); bertsolari gazteen bbk (12); bertsolari gazteen topaketak (3); bertsolari gazteentzako (3); bertsolari gisa (3); bertsolari guztiak (3); bertsolari guztiek (4); bertsolari handi (3); bertsolari handiak (3); bertsolari haundiak (3); bertsolari izan (5); bertsolari izatea (5); bertsolari izateak (3); bertsolari izateko (5); bertsolari lehiatuko dira (5); bertsolari ona (5); bertsolari txapelketa (54); bertsolari txapelketa nagusia (4); bertsolari txapelketa nagusiak (3); bertsolari txapelketa nagusiaren (3); bertsolari txapelketa nagusiko (6); bertsolari txapelketak (6); bertsolari txapelketako (43); bertsolari txapelketako bigarren (4); bertsolari txapelketako finala (10); bertsolari txapelketako finalean (4); bertsolari txapelketako finalera (6); bertsolari txapelketako hirugarren (3); bertsolari txapelketako lehen (4); bertsolari txapelketan (12); bertsolari txapelketarako (4); bertsolari txapelketarako sailkatzeko (3); bertsolari txapelketaren (7); bertsolari zaharren (3)

bertsozale eta bertsolari (3); beti bertsolari (4); bi bertsolari (12); bizkaiko bertsolari (51); bizkaiko bertsolari gazteen (4); bizkaiko bertsolari txapelketa (14); bizkaiko bertsolari txapelketako (16); bizkaiko bertsolari txapelketan (6); bizkaiko bertsolari txapelketarako (3); emakume bertsolari (4); eskola arteko bertsolari (3); eskolarteko bertsolari (17); eskolarteko bertsolari txapelketa (6); eskolarteko bertsolari txapelketako (4); euskal herriko bertsolari (10); iparraldeko bertsolari (4); jaiotako bertsolari (3); jokatutako bertsolari (3); lehen bertsolari txapelketa (3); nafarroako bertsolari (18); nafarroako bertsolari txapelketako (8); nafarroako bertsolari txapelketan (4); sustrai colina bertsolari (3); urteko bertsolari (3)

a bertsolaria (11); a bertsolaria (12); agarikano bertsolaria (5); andoni egañ bertsolaria bera (3); bertsolaria da (10); bertsolaria ez da (3); bertsolaria jaio (3); bertsolaria zen (5); borddel bertsolaria (3); egañ maialen lujanbio bertsolaria (3); peñ

aritu ziren bertsolariak (7); bat bateko bertsolariak (4); behar ditu bertsolariak (3); behar du bertsolariak (4); beharko du bertsolariak (3)

bertsolariak ariko (8); bertsolariak ariko dira (7); bertsolariak aritu (4); bertsolariak badaki (5); bertsolariak bere (14); bertsolariak bertso (4); bertsolariak bertsoa (3); bertsolariak ez du (7); bertsolariak ez zuen (3); bertsolariak ezin (3); bertsolariak izan (3); bertsolariak kantuan (4); bertsolariak zer (3); bertsolariak zuzenean (3)

a bertsolariak (7); a bertsolariak ere (3); egañ egañ egungo bertsolariak (5); iparraldeko bertsolariak (3); kantatzen du bertsolariak (3); maia bertsolariak (3); puntako bertsolariak (10); sei bertsolariak (6)

a bertsolariaren (3); andoni egañ bat bateko bertsolariaren (3); bertsolariaren eta entzuleen (3); bertsolariaren jarduna (4)

bertsolariari buruz (3); dio bertsolariari (4); eta bertsolariari (3); zaio bertsolariari (4)

bertsolariei buruzko (4); bertsolariei esker (3)

bertsolariek berek (3); bertsolariek beren (3); bertsolariek egin (7); bertsolariek egin beharreko (3); bertsolariek ez zuten (3); bertsolariek hiruna bertso (3); bertsolariek lagunduta (3); bertsolariek parte hartuko (4); egungo bertsolariek (5); euzkitze bertsolariek (3); gainerako bertsolariek (4); hiru bertsolariek (3); sei bertsolariek (3); sustrai colina bertsolariek (3)

bertsolariekin antolatzen (3)

bertsolarien artean (24); bertsolarien arteko (9); bertsolarien baliabide (3); bertsolarien lagunak (5); bertsolarien lana (3); bertsolarien zerrenda (3); bi bertsolarien (4); egungo bertsolarien (5)

bertsolarietako batek (3)

bertsolarik hartu (3); bertsolarik hartuko (5); bertsolarik hartuko dute (3); bertsolarik parte (3); bi bertsolarik (3); hiru bertsolarik (4)

hiru bertsolariok (3)

bertsolariren bat (3); hainbat bertsolariren (3)

bertsolaririk gabe (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus