Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bidaiari (1426 agerraldi, 167 liburu eta 340 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.050 agerraldi; orobat pidaiari g.er.) 1 iz bidaia bat egiten ari dena.

Mahaian hitzaldi modura mintzatzen ziren saltzaile bidaiariei entzuten zien, inoiz edo behin antzokira joaten zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 201. orr.

Begiak altxatu eta lebitar bidaiaria herriko plazan ikustean, galdetu zion zaharrak: -Nondik nora zabiltza? Elizen arteko biblia   Epa 19,17

Sabelalde zurixka zuen koleoptero bateko sardina bidaiarien artera egotzirik. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 27. orr.

Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 9. orr.

Lourdes Oñederra kontaerarekin maitemindutako idazlea da; zientzialaria, bidaiaria eta orekatua. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 228. orr.

2 (izen gisa)

Bidaiariek eta merkatariek, Arabiako errege guztiek eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten urre-zilarrak. Elizen arteko biblia   2 Kro 9,14

Gero eta aspergarriagoa zen egoera, eskandalua ere bai, berrogeita bi bidaiariok eta tripulazioko bost kideak basamortu hartatik oraindik atera gabe egotea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 44. orr.

Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 70. orr.

Beti izango duk bidaiariren bat edo beste, trenak heltzean. Iban Zaldua   «Itzalak» - 19. orr.

Geldialdi bakoitzean, igotzen eta jaisten ziren bidaiarien joan-etorriek nolabaiteko bultzada bat sorrarazten zuten ezinbestean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 65. orr.

Dreamliner modeloek 217-289 bidaiari har ditzakete, eta haien gehieneko hegaldi autonomia 15.700 kilometrokoa da. Berria - Ekonomia   2004-12-12

Bidaiariren bat igotzen zen bakoitzean, bultzadak izan dira. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 83. orr.

Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 57. orr.

Itsasontzitik jaisten diren bidaiariek neurri erraldoiko hiri bat aurkitzen dute aurrez aurre. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 145. orr.

Bidaiari guztiak hil dira, hirurogei lagun. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 102. orr.

Bidaiari guztiak hil ziren istripu lazgarri honen zergatiari buruz ez da bertsio ofizial erabakiorrik plazaratu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 47. orr.

Helmugarik gabeko bidaiariak dira. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 63. orr.

Treneko bidaiarien isiltasunak eta bakardadeak ezinegona piztu zion, nolanahi ere, barrenean. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 23. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidaiari ona ez da helmugara lehenbailehen iristen dena, bidean amets egiten dakiena baizik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 81. orr.

Zeren eta behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait inguruotan erromes edo bidaiari galduren bat, eta haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 640. orr.

Trenak bidaiari bereziak izaten zituen garai hartan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 144. orr.

Gogoan izango dituzu Juan Inazio Iztuetak bide handian zihoazen bidaiari babesgabeei egindako lapurreta handi odoltsuak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 87. orr.

Horrek areago sumintzen du abiatu ezinik dagoen bidaiari dohakabearen gogo haserrea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 317. orr.

Zer kausitzen du bada bidaiari ixil horrek oraiko munduan, hor baitabil ez turista gisa, bainan Salbatzaile bezala? Herria   2004-12-23

Bidaiari egarritua ahoa ireki eta edozein ur edateko prest dagoen bezala. Elizen arteko biblia   Si 26,12

-Agur, Judu Herratua, bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea! barku imajinarioko bidaiari imajinarioei agur egiten hasi gara berriro hiruok. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 149. orr.

Eserita geratu nintzen azkeneko bidaiariak atera ziren arte. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 223. orr.

Hemeretzigarren mendeko txinatar bidaiari bat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidaiari-trenik ez zebilen ordu haietan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 96. orr.

Ia bidaiari kronika soil batean, Euskal Herriaren analisi hirukoitza marrazten digu. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 11. orr.

Beste bidaiari tradizio baten abiapuntuari ingelesa iritzi geniezaioke. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 37. orr.

Gazte lirain bat etorri zen bidaiari-jantzian komentuko atera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 948. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honezkero jakingo duk tren-bidaiariekin soilik funtzionatzen duela, indar guztiaz behintzat. Iban Zaldua   «Itzalak» - 24. orr.

Handik aste batzuetara iritsi ziren lehenbiziko aldiz Estatu Batuetara aire bidaiariak LZ 127 Graf Zeppelin izeneko ontzian. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus