Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bideratu [2693 agerraldi, 177 liburu eta 1409 artikulutan; Egungo testuen corpusean 37.929 agerraldi], bidera(tu) bideratzen 1 du ad gidatu, helburu batera zuzendu.

Kanpoko begiradak barruko ikuspegia bideratu eta zuzendu egiten baitu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 265. orr.

Nerbio-amaiera sentikorren bidez, ingurunearen informazioa ematen digu, eta gorputzaren jarduera asko bideratzen laguntzen du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 85. orr.

Ezen tigre hura koska hartan geratzea ez zela kasualitate hutsa izan, baina Jainkoaren probidentziak bideratu eta xuxendu garazia eta faborea. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 378. orr.

Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 88. orr.

Adur da Fortunaren gurpilari eragiten dion jainko gupidagabea, Adurrek bideratzen ditu ametsen, ahaleginen, nork bere buruari emandako animuen porrotak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 72. orr.

Horrelaxe baizik ez dugu zuzen bideratuko geure etorkizuna. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 41. orr.

Zati handiena, 50.991 milioi euro, nekazaritzara bideratuko dute. Berria - Harian   2005-12-16

Beren jarduerak eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara bideratzen badituzte. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 181. orr.

Egituraz, kapitala mugagabe metatzera bideratua dagoen sistema izendatzen du kapitalismo hitzak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 46. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du [...] lanaren banaketa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 17. orr.

Laguntza ez da soilik bizirik ateratakoei bideratzen; suntsiketaren ebaluazioa, oinarrizko horniketen leheneratzea eta desagertuak bizirik zein hilik eta hildakoak aurkitzea eta identifikatzea ere du helburu. Berria - Mundua   2004-12-29

Manifestu bat sinatu dute Espainia osoko 2.050 zientzialari inguruk ikerketa eta proiektu militarretara bideratzen diren baliabideak gizartearentzako onuragarriak diren proiektuetara bideratzeko eskatuz. Berria - Gaiak   2004-02-22

Ekimen militar oldarkorrak bideratu zituzten Afrikan, Asian eta Amerikan, herrialde boteretsuenen kolonia monopolioa hausteko helburuaz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Horrek guztiak ez du esan nahi, hala ere, azterketa filosofikoak zeresanik ez duenik zientziaren eta teknologiaren ikerketa bideratzerako orduan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 246. orr.

Arimak bitartekoak behar ditu beti bere ekintza bideratzeko. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 43. orr.

Gizarteak harreman aberats horietara bideratu behar lituzke bere jarrerak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 49. orr.

Pedagogia handiz, urratsez urrats berreraiki nahi du lehen lagunek, Asisko penitenteek, eginiko bidea, bokazio unibertsala duen Ordena baterantz bideratua zegoena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 463. orr.

Hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak: judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 177. orr.

Maila globalean garapen iraunkorra lortzera bideratutako ekintzak zehaztea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 26. orr.

Esker ona adierazteko niregana hurbildu eta ezpain mamitsuak nire masailerantz bideratu zituenean, burua jiratu eta ezpainak eskaini nizkion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 32. orr.

Mendebaldeko Kristandadeak bere energia erasokorrak ipar-ekialdeko mugara bideratu zituen orain. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 220. orr.

Gerrako buruzagiek uste dute ahala dutela gertakarien nondik norakoa aurreikusi, erabaki, agindu eta bideratzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 22. orr.

2 da/du ad delako bidea hartu; delako bidera ekarri.

Emakumea bizi zeneko kale kantoira joan eta beraren etxera bideratu zen.   - 0. orr.

Maikaren biribila hartu zuten eta Loli bizi zen herrira bideratu ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 49. orr.

Azkenean ni nengoen lekura bideratu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 23. orr.

McGonagall andereñoaren Antzaldaketako eskolara bideratu ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 91. orr.

Aspertu zenean Bulebarrera bideratu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 203. orr.

Urrats lasaiez bideratu zen ate nagusiraino, eta handik urrundu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 200. orr.

Agintari nagusiengana bideratu behar genuela zioten, gure paperak erakusteko. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 63. orr.

Mutikoa lasterka sartu da Larrauleko plazan, hura zeharkatu, elizaren eskuinaldetik sartu, eta apaiz-etxera bideratu ditu pauso arinak, eskaileretan behera jauzika. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 226. orr.

Nik zintzo ematen nizkioan eskupekoak nire etxera bideratzen zuen bidazti bakoitzeko. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 35. orr.

Bestelako pentsamolde bertatikoago bat, hizkuntzaren bidez bideratzen ez dena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 90. orr.

Barojaren pertsonaia bideratua dago halabeharrez, zorabioa emateko moduan, beti-betiko frustraziora edo erdipurdiko ordezkoetara. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 12. orr.

Horietako batzuk bideratzea lortu zuen Elizak, baina beste zenbait heresian erori zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 24. orr.

Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten elementuak ere, neurri handiago edo apalago batean, bideratu nahi den mezuarekin nahasian agertzen zaizkigu. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 15. orr.

Ameskeria liberalak eztanda egin eta gizadia, 1914an, Lehen Mundu Gerraren sarraskira bideratu zuenean, jakina, sistema horrek ere porrot egin zuen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 39. orr.

3 ibilbidea egin.

Bileraren ondoren, Gipuzkoako Aldundiak Urumea ibaia bideratzeko lanei lehenbailehen ekiteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera bideratu (4); aurka bideratu (5); bat bideratu (9); batera bideratu (10); baterantz bideratu (3); batetik bideratu (3); batzuetara bideratu (3); batzuetatik bideratu (3); batzuk bideratu (3); berriro bideratu (3)

bideratu ahal (29); bideratu ahal izan (3); bideratu ahal izango (6); bideratu ahal izateko (18); bideratu baino (3); bideratu baitzuen (4); bideratu behar (74); bideratu behar da (4); bideratu behar dela (4); bideratu behar dira (6); bideratu behar direla (4); bideratu behar diren (3); bideratu behar ditugu (4); bideratu behar dituzte (3); bideratu behar dute (3); bideratu behar dutela (3); bideratu behar izan (6); bideratu behar zuen (3); bideratu beharko (31); bideratu beharko ditu (3); bideratu beharko dituzte (3); bideratu beharko du (3); bideratu beharko litzateke (3); bideratu beharra (8); bideratu beharra dago (4); bideratu beharreko (6); bideratu da (15); bideratu dira (4); bideratu diren (3); bideratu ditu (29); bideratu dituela (5); bideratu ditugu (5); bideratu dituzte (21); bideratu dituztela (4); bideratu dituzten (3); bideratu du (27); bideratu duela (3); bideratu duen (4); bideratu duena (3); bideratu dute (13); bideratu duten (3)

bideratu egiten (3); bideratu ere (3); bideratu eta (46); bideratu ezin (3); bideratu gabe (5); bideratu genuen (3); bideratu ginen (3)

bideratu izan (4); bideratu nahi (49); bideratu nahi ditu (4); bideratu nahi dituen (4); bideratu nahi dituzte (4); bideratu nahi du (6); bideratu nahi duela (3); bideratu nahi dute (4); bideratu nahi izan (3); bideratu nituen (5); bideratu nuen (5)

bideratu ordez (4)

bideratu zen (27); bideratu ziren (23); bideratu zituen (32); bideratu zituzten (15); bideratu zuen (69); bideratu zuen bere (4); bideratu zuen partida (4); bideratu zuen tauk (3); bideratu zutela (3); bideratu zuten (32); bideratu zuten eta (5)

bidez bideratu (4); diru gehiago bideratu (3); dolar bideratu (5)

egiteko bideratu (4); egitera bideratu (4); egoera bideratu (6); ere bideratu (7); erraz bideratu (3); errepidera bideratu (3); eta bideratu (13); eta bideratu behar (5); etxera bideratu (3); euro bideratu (36); euro bideratu ditu (10); euro bideratu dituzte (5); euro bideratu ziren (4); euro bideratu zituen (5); ezkontzak bideratu (3); eztabaida bideratu (3); gaizki bideratu (3); gehiago bideratu (8); handietara bideratu (3); harremanak bideratu (3); hori bideratu (6); horiek bideratu (3); horietara bideratu (5); horretara bideratu (9)

konpontzera bideratu (3); kontra bideratu (6); milioi dolar bideratu (4); milioi euro bideratu (26); nola bideratu (35); nola bideratu behar (5); nora bideratu (8); norantz bideratu (4)

ondo bideratu (9); ondo bideratu eta (3); ondo bideratu zuen (4); partida bideratu (10); partida bideratu zuen (7); saskipera bideratu (3)

zuzen bideratu (3)

bideratua dago (4); bideratua du (3); bideratua zuen (3)

bat bideratuko (5)

bideratuko da (19); bideratuko den (8); bideratuko dira (25); bideratuko ditu (48); bideratuko dituela (8); bideratuko dituela iragarri (3); bideratuko dituen (5); bideratuko dituzte (21); bideratuko dituztela (3); bideratuko du (22); bideratuko duela (8); bideratuko duen (5); bideratuko dute (16); bideratuko dutela (3); bideratuko duten (4); bideratuko litzateke (4); bideratuko luke (4); bideratuko zen (3); bideratuko zuela (3)

diru laguntzak bideratuko (3); dolar bideratuko (3); euro bideratuko (54); euro bideratuko dira (9); euro bideratuko ditu (27); euro bideratuko dituela (4); euro bideratuko dituzte (10); euro inguru bideratuko (5); gehiago bideratuko (3); hartzea bideratuko (3); horretara bideratuko (3); inguru bideratuko (5); inguru bideratuko ditu (3); laguntza bideratuko (3); laguntzak bideratuko (4); milioi dolar bideratuko (3); milioi euro bideratuko (33); nola bideratuko (3)

bideratuta dago (9); bideratuta dagoela (5); bideratuta dagoen (3); bideratuta daude (5); bideratuta daudela (3); bideratuta utzi (6); bideratuta utzi zuten (3); bideratuta zegoela (3); bideratuta zegoen (3); bideratuta zeuden (3); bideratuta zuen (3); erabat bideratuta (3); hala bideratuta (3); horretara bideratuta (4); ondo bideratuta (10); ongi bideratuta (4); partida bideratuta (4)

bideratutako aurrekontu (3); bideratutako diru (10); bideratutako diru kopurua (5); bideratutako dirua (9); bideratutako ekimenak (3); bideratutako hainbat (3); bideratutako inbertsioak (3); bideratutako laguntzak (4); bideratutako politika (3); hezkuntzara bideratutako (3); horretara bideratutako (6); ikerketara bideratutako (4); konpontzera bideratutako (3); ordaintzera bideratutako (3)

batera bideratuz (3); bideratuz gero (8); ondo bideratuz (4)

bat bideratzea (6); bideratzea da (10); bideratzea egotzi (3); bideratzea erabaki (7); bideratzea espero (4); bideratzea eta (6); bideratzea lortu (3); bideratzea nahi (4); bideratzea proposatu (3); bideratzea zen (3); diru gehiago bideratzea (3); elkarrizketa bideratzea (3); eta bideratzea (4); euro bideratzea (5); gehiago bideratzea (4); hori bideratzea (4); milioi euro bideratzea (4)

agiriak bideratzeko (3); arazoa bideratzeko (3); arazoak bideratzeko (3); azkarren bideratzeko (4); bakea bideratzeko (4); bat bideratzeko (11); batera bideratzeko (4); berriak bideratzeko (3); berrietara bideratzeko (3); berriz bideratzeko (3); bezala bideratzeko (4)

bideratzeko ahalegina (3); bideratzeko ahaleginak (3); bideratzeko asmoa (5); bideratzeko asmoz (8); bideratzeko aukera (7); bideratzeko balio (6); bideratzeko balio izan (3); bideratzeko beharra (4); bideratzeko ere (3); bideratzeko errege dekretua (3); bideratzeko eskatu (13); bideratzeko eskatu zien (3); bideratzeko eta (24); bideratzeko gai (7); bideratzeko gai dela (3); bideratzeko jende (3); bideratzeko konpromisoa (4); bideratzeko konpromisoa hartu (3); bideratzeko modua (4); bideratzeko moduan (3); bideratzeko orduan (4); bideratzeko sistema (3); bideratzeko tresna (6); bideratzeko tresnarik (3)

diru laguntzak bideratzeko (3); egitasmoa bideratzeko jende (3); egoera bideratzeko (17); elkarrizketa bideratzeko (5); erabakiak bideratzeko (3); eta bideratzeko (15); eta erabakia bideratzeko (6); gatazka bideratzeko (7); gehiago bideratzeko (3); harremanak bideratzeko (5); hartzea bideratzeko (3); hori bideratzeko (16); ibaia bideratzeko (4); laguntza bideratzeko (3); laguntzak bideratzeko (10); laguntzak bideratzeko errege (3); nazio programazioa bideratzeko (3); ongi bideratzeko (4); parte hartzea bideratzeko (3); plana bideratzeko (3); politikoa bideratzeko (8); programazioa bideratzeko (3); prozesua bideratzeko (6); salaketa bideratzeko (3); urumea ibaia bideratzeko (3)

alde bideratzen (4); artean bideratzen (3); asko bideratzen (3); bat bideratzen (6); batera bideratzen (4)

bideratzen ari (23); bideratzen ari dira (7); bideratzen ari zen (3); bideratzen baitu (3); bideratzen bere (3); bideratzen da (23); bideratzen den (10); bideratzen dira (15); bideratzen diren (12); bideratzen ditu (14); bideratzen dituela (3); bideratzen dituen (13); bideratzen ditugu (3); bideratzen dituzte (18); bideratzen dituzte urtero (4); bideratzen dituzten (6); bideratzen du (30); bideratzen du eta (3); bideratzen duela (6); bideratzen duen (22); bideratzen duen diru (3); bideratzen dute (24); bideratzen duten (16); bideratzen eta (5); bideratzen ez (8); bideratzen hasi (3); bideratzen hasteko (6); bideratzen laguntzen (3); bideratzen saiatu (3); bideratzen zen (3); bideratzen ziren (5); bideratzen zituen (5); bideratzen zituzten (4); bideratzen zuen (11); bideratzen zuten (5)

bidez bideratzen (5); egoera bideratzen (3); ere bideratzen (3); eta bideratzen (12); euro bideratzen (8); euro bideratzen ditu (3); euro bideratzen dituzte (4); euro inguru bideratzen (3); gauzak bideratzen (3); gehien bideratzen (3); harremanak bideratzen (4); hori bideratzen (3); horiek bideratzen (3); horretara bideratzen (6); inguru bideratzen (4); milioi euro bideratzen (7); militarretara bideratzen (3); nola bideratzen (7); nola bideratzen diren (3); ondo bideratzen (4); ongi bideratzen (4); ugari bideratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus