Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bigundu (orobat biguindu g.er.), bigun(du), biguntzen 1 da/du ad bigun edo bigunago bihurtu.

Plastiko edo polimero asko berotutakoan bigundu egiten dira eta erraz moldea daitezke. Berria - Gaiak   2006-01-12

Argizaria bigundu eta lagunen belarriak estaliko dituk. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 82. orr.

Haxix apurra txiskero batekin esku gainean bigundu eta desegitea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

Arratsaldeko beroak gaztak biguntzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Urak lurra bustitzen eta biguntzen duen bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 137. orr.

Harria bera ere biguntzerainokoak dira egiten zaizkion ohoreak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 44. orr.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa: hezurrak bigundu, azala zuritu, indarrak ahuldu zaizkio. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 97. orr.

Bizarreko ileak ere, hasieran tenteak eta lakarrak, orain biguntzen hasiak, kirats haren koipeak zikinduta bezala sentitzen zituen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 271. orr.

Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 207. orr.

Gorputza bigundu eta urtu egiten zela zirudien, lurrunduko balitz bezala. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 50. orr.

2 irud/hed

Muinak biguntzeko moduko eguzkipean garraztatu arte zain egon eta gero, autobus mendabelar batera igo nintzen. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 229. orr.

Josebaren begiak ez ziren bigundu: [...]. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 79. orr.

Zer gertatzen zaizu orain, bigundu egin zara Azkabanen, ala? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 275. orr.

Avilako zalduna ez zen beratu ez bigundu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 557. orr.

Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Elizen arteko biblia   Has 32,21

Goiz erretiratu ziren senar-emazteak: Nikolas, edariak bigundurik, Arianna, edariak gogorturik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 125. orr.

Frantzisko, ordea, ez hitzek biguntzen zuten, ez eta kate edo zigorrek kikiltzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 503. orr.

Adinak bihotza bigundu eta gorputza uzkurtu ez diezadan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 108. orr.

Lapurren bihotzak bigundu eta penitentziara ekar zitzala eskatzen zion Jainkoari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 992. orr.

Haize pittin bat dabil mendiaren goialdean, eguzkiaren beroa biguntzen duena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 55. orr.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kritiken ondoren, zigorrak bigundu ditu ministroak.Haserrea bigundu zitzaion. Berria - Ekonomia   2004-09-16

Begirada bigundu zitzaion, baina ez askorik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 329. orr.

Irainak eta kritikak harremanak biguntzeko keinuekin tartekatu dituzte bai batak bai besteak. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Soinu hark bigundu egin zuen nire barruan ahotsari ateratzen uzten ez zion oztopoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 369. orr.

Hartu berriak zituen erabaki zorrotz zenbait bigundu ditu. Herria   2004-04-01

3 (era burutua izenondo gisa)

Ogi garratza eta oliba bigunduak jan zituzten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 66. orr.

Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian. Gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 98. orr.

Galleta bigundu batzuk aurkitu nituen eta pote bat ezti. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 201. orr.

Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigundu egin (16); bigundu egin da (5); bigundu egingo (4); bigundu egiten (6); bigundu eta (15); bigundu nahi (3); bigundu zituen (3); bigundu zitzaion (3); bigundu zuen (3); bihotza bigundu (6); bihotza biguntzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus