Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

biguntasun iz biguna denaren nolakotasuna.

Galduak zituen begietako distira eta eskuen leuntasuna, galduak zituen begien zolitasuna eta eskuen biguntasuna. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 30. orr.

Ikustean sumatzen al dugu gorputzen gogortasuna eta biguntasuna? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 128. orr.

Heldulekuari eragitean, zapaldu egin nion sabela nire besoarekin, oso gutxi, bere biguntasuna sentitzeko adina. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 52. orr.

Espartzuzko alfonbrak biguntasuna ezartzen zuen haren oinen azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 125. orr.

Nigana etorri huen zalantzak zituela esanez, bidezkoa ote zen gure borroka, ez zekinat hire biguntasunarekin kutsatzen hasi ez ote den. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 135. orr.

Gizon gogor eskarmentukoak ziren arren, umeen biguntasun eta inozotasuna erakutsi zuten, doinu haiek entzun orduko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 226. orr.

Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 9. orr.

Errai txikituen biguntasun higuingarri hori zuten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 205. orr.

Arrazoi eta diskurtso politen biguntasunak ez du inperioa maskaldu besterik egiten: lege txarrago, baina irmoko hiria hobea da, ezen ez lege hobeko, baina indar gabekoduna. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 261. orr.

Biguntasunean erortzeko beldurrez esan ere ez dugu esaten, baina maitasuna oso garrantzizkoa da. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 105. orr.

Orain, PSOEk bigunago jokatuko duela dirudi, baina ez dakigu zenbateko biguntasunez. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Guregan biguntasunezko ondorio eta sentimendutik besterik sortzen ez diren egintzak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 134. orr.

Hauengan hori eginarazi zuen bere kontenplazioko objektuaren gozotasun gehiegizkoak, hunkigarritasunezko eta biguntasunezko gozamenak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus