Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

birpentsatu (orobat berpentsatu g.er.), birpentsa, birpentsatzen du ad berriro pentsatu. ik pentsaberritu.

Egungo gizartearen gaineko ikuspegi ilun eta ezin pesimistago bat, gerra globaleko garai hauek pentsatzeko eta birpentsatzeko bereziki egokia begitantzen zaidana. Berria - Kultura   2004-09-29

Mila aldiz entzundako dena esanda dago esaldia da literaturako topikorik gaiztoena, esanda dagoena birpentsatzen dugunean, esanda zegoena berritu egiten baita. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 48. orr.

Proposatzen hasita, erretorikaren generoak birpentsatzea proposatuko nuke aurrena. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Horra hor kazetaritzako ikasketak birpentsatzeko bide emankor bat aukeran. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

Oihal ilun haiek nire begiradari eskaintzen ziotena horixe zen, gizakiek birpentsaturiko gizakia. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 156. orr.

Badira honen moduko gerraren kontrako beste zenbait joko, gehienak artistek egindakoak, gerrari buruzko gure jokaera berpentsatzen laguntzen digutenak. Berria - Kultura   2006-01-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus