Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bizkarroi 1 izond/iz besteren bizkar bizi dena. (animaleez)

Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 141. orr.

Normalean hostorik galtzen ez duten landareen bizkarroi izaten dira Fibulak. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 131. orr.

Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 141. orr.

Han begien bistatik galtzen dituzte; hemen argigune batean amaitzen dira, non kuskula suntsitzailea, bizkarroi maltzurra, alpapa zintzoen izurritea, hari gorrizko bizarra zabaltzen ari baita. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 41. orr.

Kukua toki guztietan bizkarroi handia da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 152. orr.

Egun artseniko, fluorina eta hesteetako bizkarroiekin kutsaturiko ura edaten dute landa eremuetako herritar askok. Berria - Gaiak   2006-05-09

· Dengea eragiten duen birusaren aldaera bizkarroi bat aurkitu dute. Berria - Gaiak   2006-01-13

2 (bestelakoez)

Beste idolo bati sakrifikatu zioten bizia, hau da, gero eta burokrazia bizkarroiagoa zuen erakunde politiko ekumeniko bati. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 360. orr.

ELA, LAB eta ESKri «sindikalismo bizkarroia» egitea egotzi zien. Berria - Ekonomia   2004-08-17

Espainiar hiri-estatu kolonial horiek atzerriko erregimen arrotzaren antolaketa administratibo eta judizialerako zelula gisa balio izan zuten, eta, beren prototipo helenikoak bezala, ekonomikoki bizkarroiak izan ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Bere baitan sartua zitzaion inoren borondate baten mende zegoen, beste arima bat balu bezala, beste arima bizkarroi eta menderatzaile bat sartu izan balitzaio bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 327. orr.

Geroxeago ikasiko zuen benetako maitasunak lagun egiten duela bizitzan eta baita heriotzan ere, maitasuna, behin norberaren baitan sortu eta gero, norberaren odol-haragietan hazten baita eta gizentzen, norberaren barrenak bizkarroi baten modura jaten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 273. orr.

Aita astapotro horrek kontatu nahi zidan nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 167. orr.

Orain, nork ohartarazi behar, eta Manuel Sarasa Gonzalezek, goitizenez "Manolo Potzolo" [...] fraideenean lakain baten gisara lau urtez itsatsita eduki nuen bizkarroiak! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain [...] herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia merkezurrean alokatuta negoziorik egin ez zezan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 104. orr.

Ez al zizuten esan ni emakumeen bizkarroia nintzela eta dirua eskrupulorik gabe lortzen nuela handik edo hemendik? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus