Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkortu (ETCn 3.439 agerraldi; orobat pizkortu ETCn 13 agerraldi, eta bixkortu ETCn 3 agerraldi) bizkor(tu), bizkortzen 1 da/du ad bizkortasuna hartu edo eman.

"Bizkortu egin da, hobeki dago", pentsatu nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Zaharra berritu du, lur jota zegoena bizkortu, ia hilik zegoen erlijioa berpiztu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.  Elizen arteko biblia   1 P 5,10

Gaur egun gogotik gustatzen zait gazte polit bat limurtzea eta trebatzea; bizkortu egiten zaitu, indarra ematen, mesede handia da egoarentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Eliza Santuak jarri du jai hau, guk geuk bizkor dezagun misterio honi diogun fedea, geure indar guztiz, geure maitasun osoz bizkortu ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Haiek bizkortu eta indarberritu ondoren, itzuli zen eta anaia haien larrialdi eta premiaren berri eman zien auzokoei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1070. orr.

Neurri ederreko zakil batek behar bezala betetzen du emakumea, eta suspertu eta bizkortu egiten dio begia eta beste guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Euskararen normalizazioa bultzatzeko eta bizkortzeko 110 neurri zerrendatu dituzte.  Berria - Harian   2005-11-09

Joera hori bizkortu egiten da lehen aipatutako bakar-egoera horietan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Ez hau esperantza honek bizkortzen?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 242. orr.

Gizona bizkortzen saiatu ziren, baina portuan bertan hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Noiz eta sartu baitzinen, bihotza lastertu eta bizkortu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Bihotz pilpirak bizkorturik, hasperen egin zuen. gogoratu nuen nola esan zuen behin emakumea beldurrez hilko zela azkenean, eta nire bihotzaren taupadak bizkortu egin ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Bihotzaren erritmoa bizkortu egin zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Pausoa bizkortu dut, baso hartan bakarrik nengoelako kezkaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Hortzak estutu eta, ibilera bizkortuz, aitzina segitu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Urratsa bizkortu zuen, harik eta lagunak topatu zituen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

Abiada bizkortu don Ottaviok, eta ziztu bizian abiatu zen limusina goi-ordoki harkaitzsu batean zehar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Euskal kultura eta euskararen erabilera bizkortu eta zabaldu inguruan.  Herria   2002-10-17

Interesak baxu mantentzeak, berriz, kontsumoa bizkortzen du.  Berria - Harian   2005-12-02

Prozesua bizkortu egiten da berehala, mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori, maiztasun kritikoa esaten zaion maiztasun maila batetik gora [...] eta argi jarraitu bat pertzibitzen da orduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Entzima, funtsean, katalizatzaile bat da, hau da, erreakzio kimiko bat bizkortzen duen baina prozesuan aldaketarik izaten ez duen substantzia bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak.  Elizen arteko biblia   Is 35,3

Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,8

Jateko gogoa bizkortu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Zen 11,4

Esan egingo zioat, bai horixe! -errepikatzen nion neure buruari, bizkortu nahirik agian...-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Gutako batzuk, aurreko aldea libratu arte ez itxarotearren, pupitre gainetik salto egitera bizkortzen ginen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Arranoak, habiaren gain hegaldaka, kumeak hegadarako bizkortzen dituen bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,11

Otoitzean, gure barne afektuak garbitu egiten ditugu, eta arima On bakar, On egiazko eta gorengoarekin bat egiten da eta bertutean bizkortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Ni ere, bizkortuta bi anaien alaitasunarekin, urmaelera sartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

-Estimatzen diat -dio jeneralak bizkortuxeago-.  Berria - Mundua   2004-04-03

2 (adizlagun edo kidekoekin)

Hartatik apur bat jan zuenean, asko bizkortu zen santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

Biloak laztu egiten zaizkit, dagoeneko guztiz bizkorturik, eta Ryder lasterka doa bainugelara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Santoñako saldukeriaren ondoren arras bizkortu zen errepresio eta izua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Zerbait bizkortu nauk eta, banoak hemendik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

Iritsi ziren Buenos Airesera, antxetak atzetik jarraika, eta hiri alai erraldoia ikusirik zertxobait bizkortu zen Gustavoren bihotza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Gero kafe bat eskatu dugu, EEBBetako ohiko kafe basokada txepelekin zerikusirik ez duen espresso bat [...] eta horrek zinez bizkortu nau.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Zaldia ikustean pixka bat bizkortu zen. garagardoak doi bat bizkortu eta indarberritu nau.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Yusuf pixkana-pixkana bizkortzen ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 93. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Akats eta gabezia horiek konpontzeko modurik onena garapen bizkortua da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere itzulipurdia, eta horra Nofutur, I bat bezain tente, hagaren gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus