Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

biztu (Egungo testuen corpusean 290 agerraldi; cf piztu Egungo testuen corpusean 50.413 agerraldi), biztu, bizten 1 da/du ad piztu.

Ez duzu zigarroa biztu behar? Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 150. orr.

Ebanjelioak aipatzen du nola emakume batek, drakma bat galdu ondoren, kriseilua biztu zuen eta bilaka hasi zen etxe guztitik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 81. orr.

Horrela mintzaturik, kandela bat biztu zuen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 283. orr.

Norbaitek lukainka batzuk atera zituen nonbaitetik, eta berehala biztu zuten harginek sua bokoi lehertu baten. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 49. orr.

Horri esker hartu ahal izan nuen oraino bizturik zen argiontzi bat itzaltzera joan eta lurrera botatzeko parada. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 214. orr.

2 irud/hed

-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 29. orr.

Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 120. orr.

Sinale hurrak jaten zirela aurretik, ernal indar biziak bizteko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 178. orr.

Oro gaztiga iezadazu: zerk biztu dituen zure susmoak, zerk baieztatu dituen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 295. orr.

Alaitasunak desira zuen biztu, eta desirak, berriz, xarma berriak eman zizkion alaitasunari. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 243. orr.

Ideia handiak katastrofe handietan bizten omen dira. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus