Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bonet (Egungo testuen corpusean 313 agerraldi; orobat boneta Egungo testuen corpusean 284 agerraldi eta buneta g.er.) 1 iz txapela, txanoa, burukoa.

Enekot Ezpondaren gutun bat aldean zeramala ailegatua zen hiru egun lehenago gaztelura, beltzez jantzia bonet, galtza eta zamar. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 88. orr.

Manexek aitonaren ibilerak kopiatu ditu, eskuak atzean emanda, begitartea zimur, bonetaren ordez kasketa. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 26. orr.

Bazter ditzaten ere kasketak, egonez edo buru-has edo bonetarekin. Herria   2004-10-07

Boneta nagusi gizonkietan, neskatxa anitzek buruko gorria iletan estekaturik. Herria   2004-08-12

Printzea bezain distiratsu zaude -esan du arreba Ernestinak-, boneta baino ez zaizu falta. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 51. orr.

Larrüzko kasabeta soinean, mendi-oskiak hoinetan, boneta begietara, metraileta besapetik. Herria   2001-05-31

Oraingo honetan lumarik gorrienaz koroatu ahal izan dudala neure boneta, errubirik kalifaenaz neure turbantea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 172. orr.

Aitaren boneta hegi batean tilingo." Bonetarekin begi bat tapatzen zuela. Itxaro Borda   «Hiruko» - 55. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 67. orr.

Lapurtar laborariek eraman ohi zuten bonetaren hegi zabalak itzal bat moldatzen zuen haien gainean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 178. orr.

Orduantxe izan zen pilotuek ontzietan eroan izaten zuten boneta bana eman zigula Basurtoko Joan Sanzek bere seme Mattini eta bioi. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 155. orr.

Ahotsaren atzean buru bat ageri zen, puri-purian zegoen farfailezko boneta jantzirik zuena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 489. orr.

-Amak azalduko dizue -adierazi zuen arranditsu, boneta janzten zuelarik-. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 42. orr.

Bai, denak eijerrak, bena txapel edo bonet bat baizik ez. Herria   2001-05-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baserritar hauek beren jantzi pintoreskoekin egiten dute dantzan, alkandora zuri, gerriko gorri, bonet urdin, jakak lepoan, eder, noble, grazios, kasik antzinako. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 160. orr.

Laborarien bonet beltza maite zuen buru gainean, janzkera harrigarria legegizon batengan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 109. orr.

Boneta beltza buruan eta oinak arrastaka pasatzen ari zen sakristau batengana egin zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 298. orr.

Bonet zapal eta palto lodiz beztitu artzainek. Itxaro Borda   «%100 basque» - 51. orr.

Kristal eta aluminiozko ate bikoitzak iragan ondoren traje eta bonet urdineko atezain tente bat hurbildu zitzaion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 53. orr.

Artilezko jakaren lepoa belarrietaraino eta bonet ingeles handia begietaraino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 499. orr.

Euskal Herriko oihal eta boneta gorriak dilindan jarriak dituzte usaina duten bezala harri gorri ederrean zizelkatuak diren saltegiek. Berria - Kultura   2004-08-19

Baieta berdezko gorontza soinean, toledotar boneta koloreduna kaskoan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 101. orr.

Buruan kapela zapala edo feltrozko boneta. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 108. orr.

Hilabetetan hazitako ilea, piztia batena baino latzagoa bera, artilezko boneta batez erdi estalia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 30. orr.

Jertse urdina eta puntuzko bonet urdina zituen jantzirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 473. orr.

Plastikozko boneta koloretsuak ezarri zituzten ileen ez bustitzeko gisan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 225. orr.

Atzerritar-itxurako bonetaren azpian ile-xerlo hori eta leun batzuk ageri zituen mutil ihar batek garangorriak eskaintzen zizkion saski batean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 529. orr.

Belusezko bonetaren hegi zabalaren azpitik, kokotsa altxatu zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 49. orr.

Ostruka luma beltz eta kirru batek apainduriko eta belusez azpildu Henrike II.aren estiloko boneta. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Igandean 29 an aratseko 8 etan boneta botatze xapelgoa. Herria   2001-07-26

Aratsean ezker paretan 8.30 etan "Boneta botatze" joko famatua. Herria   2003-07-24

· Basurtokoak eman zidan pilotu-boneta eta haren ganbaratik hartua nuen diruen kutxa, ordurako nahiko hustua. neure ofizial-boneta janzten ari nintzela. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 353. orr.

Romanek begirunez kendu zion obispo-boneta buru gainetik. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 80. orr.

4 erramu boneta ereinotzezko koroa.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 158. orr.

Okerra da idazleak gezurretan ibiltzea, eta erramu bonetei gogor uko egitea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 233. orr.

Garai bateko Dashiell Hammett eta Raymond Chandler bezala, gaur egun James Ellroy eta Elmore Leonard izan litezke Estatu Batuetako [...] nobela beltzaren egile-bikote izarra, arrakasta komertzialari kalitatearen erramu-boneta eransten diona. Berria - Kultura   2004-08-04

Erramu Boneta Festschrift For Rudolf P.G. de Rijk. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bonet beltz (4); bonet beltza (3); boneta botatze (4); boneta botatze xapelgoa (3); boneta buruan (3); boneta eta (6); erramu boneta (3); eta boneta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus