Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

brageta (Egungo testuen corpusean 139 agerraldi) iz gizonezkoen galtzen aurrealdeko zirritua. ik galtzazulo.

banan-banan askatu ditu bragetako botoiak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 23. orr.

Bragetako kremailera askatzen hasi nintzen unean, poltsikoan neraman telefonoak jo zuen. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 18. orr.

Eskuak bragetara eraman, botoiak askatu eta dagoeneko bere onenean zegoen zakila atera zuen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 35. orr.

Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 109. orr.

Ez zuen planta ederra ekarri: aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik. Berria - Kultura   2004-10-19

Buelta hartu nuen, eta zakila bragetatik aterata zuela jabetu nintzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 25. orr.

Brageta-usnatzaile galanta eginda hago! Iban Zaldua   «Itzalak» - 55. orr.

Eta hau dena brageta kolpe bati esker. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus