Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

buzkantz iz heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolostea.

Joan-etorria motorrean egiten eban eta, bueltan, buzkantzak eta halakoak ekarten ebazan beti. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 55. orr.

Buzkantza apur bat eskatu dut Pellorenean. Txillardegi   «Labartzari agur» - 134. orr.

-Gure odolak ez omen du buzkantzak egiteko ere balio! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 69. orr.

Esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 84. orr.

Bere erruagatik ia gau osoa daramat zakila buzkantza lez. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 55. orr.

Eskarmentua, ezkontza eta buzkantza bezala, beroan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 209. orr.

Andrea aipatzen duen bakoitzeko, gauza bera du beti ahoan: "odolki kaxkarina", "buzkantza halakoa" eta horrelakoak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 154. orr.

Posible dela herdoilaren hirira Eliot ekartzea, Artxandako autobusa harraraztea, buzkantz eta odoloste usainekin batera beste urrin batzuk hatsartzea... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus