Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

chauvinista (ETCn 62 agerrald; orobat xobinista ETCn 7 agerraldi; eta txobinista ETCn 10 agerraldi) izond abertzaletasun fanatikoa erakusten duena. ik chauvino.

Frantsesak sortu duen lilura horrek galdu du, nire ustez, zuberera, eta ez lapurtarren harrokeriak eta jarrera chauvinistak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 56. orr.

Eta uste zuen, beste jende askok bezala, gure kostako arrainari hobea irizten badiogu, gehienez ere itsasotik platerera bidaia laburra egiten duelako izan daitekeela, eta chauvinistak garelako ziur asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Alferrik jardungo dute Aostako frankofonoek Italiako futbol taldea animatzen Frantziaren kontra, edo Bolzanoko aleman hiztunek gauza bera egiten, Alemania bada Italiaren aurkaria... ez dituzte chauvinistenak engainatuko: Italiaren etsai bat dago italiera hitz egiten ez duen bakoitzaren larruan, non?, eta Italiaren muga-mugan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Historia horretan Herder anarkistek eta sozialistek ez dute gutxiago irakurri eta maitatu izan nazionalistek baino; austro-marxistek eduki dute maisutzat eta nazio zapalduetako nazionalistek inspiratzailetzat, askatasun borrokan Estatuaren aurka, inoiz ez Estatu handi menpegabeetako politikari kontserbadore xobinistek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.

Gabatxo txobinista bat azentu andaluzarekin!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus