Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

daldara (40 agerraldi, 11 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 151 agerraldi) 1 iz dardara. ik dardara.

Daldara itsuak inarrosi zion gorputz osoa eta arima erdiz erdi urratu. Itxaro Borda   «Hiruko» - 61. orr.

Zer du daldara zozo hori? Itxaro Borda   «Hiruko» - 109. orr.

Ageri da bestalde lagun horiek ez dutela bihotzeko daldara minberarik sekula sufritzen! Itxaro Borda   «%100 basque» - 187. orr.

Eusebiok daldara batean atera zituen hiru hitz labur horiek, apal apala. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurra jauzika hasten da, jauzi ttipi, labur eta apaletan, sukar daldara bat. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 149. orr.

3 daldaran adlag ipar dardaraz.

Eta haren eskuak daldaran ari... Bi emazteek hotzez daldaran zegoen apeza biluzi zuten, eta xukatu. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 155. orr.

Hotzak atxiki gintuen gau batez atzarririk, mendilepo baten gainean, gure zakuen barnean daldaran, haizearen eztitzeko harri lauzak landatuak genituela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 63. orr.

Oila-larruarekin osoki gogorturik, gorputza denbora guzian daldaran. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 97. orr.

Neguko izotzetan daldaran. Herria   2004-04-29

Begitarte iluna, boza erdi daldaran, Jarrai-Haika auzian azken lau urte hauetan [...] preso dauden kideen bidea hartzera zihoazela erakusten zuten. Berria - Euskal Herria   2004-05-13

4 daldaraz adlag daldaran, dardaraz.

Gorputza daldaraz, ene biziaren arriskuan burua doi-doia altxatu nian... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 110. orr.

5 ardi daldara ardien gaitz baten izena.

Zientifikoki frogatzen ahal da orai erresistentzia sar-arazten den ber ardi tropetan, ardi daldara ez dela hedatzen axurier. Herria   2003-05-01

Ardi daldararen kozatzea gelditzen dela ardiaren "ondokoan" (placenta), eritarzünaren herexa desagertzen beita. Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputza daldaran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus