Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dardara (1174 agerraldi, 194 liburu eta 35 artikulutan; ETCn 4.694 agerraldi) 1 iz astinaldi labur eta arinen saila. ik daldara; ikara.

Bero pisua zen eta, haizerik ez bazebilen ere, lur errearen dardara zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Guk, berriz, badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena eta garunera hots gisa igortzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Belaunen dardara bat, hain zuzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 144. orr.

'Nik ere ez dut etxera itzuli nahi,' esanen dizu Ednak astiro, ezpainen dardara bozaren soinuarekin apur apurka loturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 382. orr.

Ahotsa apalduz joan zen gero eta gehiago, harik eta ezpainen azken dardaran hil zitzaion arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Bitartean, Martinek aulkian itxaron zuen, lepoa tente, begiak erdi itxita, ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Badirudi soinuaren dardara eta argiaren dirdira bat egitera doazela.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 62. orr.

Karrakak bazuen dardara antzeko bat, taup ababorrean eta taup gero istriborrean egiten baitzuen,sotoetatik odola bulkadetan baletorkio moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 49. orr.

-Ez! -erantzun nion, ahotsean dardara, ziegaren bazter batean kuzkurtuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Dardara sumatu zuen hanketan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

Hanketako dardara hura baino ez zuen sentitzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.

Dardarak hartzen nau haren aitzinean berriz agertu beharko dudala burura datorkidan bakoitzean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

2 (izenondoekin)

Argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Ez du hitzik atera; gorputz atal guztiak zurrundu zaizkio, eta ekaitz horren ondotik dardara bortitzetan da hasi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 321. orr.

Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Dardara arin batek zeharkatzen dio gorputza, bere erlojuari begiratzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Eskuak bolante gainean bermatzean dardara arin bat nabari du hatzetan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.

Bizirik dago, ez dut ezetz esaten; baina ez zen bizi mota hori Annyk gogoan zuena; dardara xumeak ikusten ditut, hedatzen eta utzikeriaz taupaka ari den haragi zurbila ikusten dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Ahapeka ari zela, halako dardara pitzatu bat nabari zen haren ahotsean, Elleni zoriontasunezko lilura piztu ziona.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Azkenean atea ireki eta kandela piztu zuenean, dardara bizian zegoela ikusi zuen Lisak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Irritsezko dardara sentitzen du lipar batez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.

Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua, hantxe zegoen geldirik, [...] galtza laburregien azpitik galtzerdi urdinak ageri zitzaizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dardara-ahotsa zen nirea, negarrez hasteko zorian nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 23. orr.

Hitzek berek ezinbestearen berri eman aurrez, egia jakinarazi duen dardara-ahots apal batez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Estore hautsi baten dardara zarata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Egun hartan bihozgabeturik geratuko dira erregea eta buruzagiak, izuturik apaizak, dardara-ikaraz profetak.  Elizen arteko biblia   Jr 4,9

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahasdurak sekula baino indar gehiagoz jo zuen, eta aldi berean gorputz dardara zinez ikaragarriek hartu zuten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Ahots dardararik gabe baina doinu ikaragarri bortitzez erantzun zion: "Bien sûr".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

Beldur dardaraz askatu ditut lokarriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Zuek gure igarmen-dardarak eragozten ari zarete!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Barne dardarak astindu zuen Joseba.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

5 (testuinguru teknikoetan)

Fonetikoki ez du zentzu handirik dardarkari bakunaz hitz egiteak, dardara, berez, mugimendu errepikatua baita.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Hersketa bukatu eta ezpainak irekitzean abia daiteke dardara, baina dardararen abiatze hori ez da nahitaez berehalakoa izaten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Ahoskorden dardara nahikoa berandu hasten bada, [...] kontsonantea hasperenduntzat hartzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak arnasbehera, aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen; bigarrenean, haizea igarotzeak hots dardarak eragiten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Glotisa irikia baldin badago oso, ez da inolako dardarik gertatzen, eta hautemaniko hotsa aho barrunbetik aterako da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Argi-dardara (ingelesez flicker): badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

6 dardaran (71 agerraldi, 27 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 215 agerraldi) dardaraz, dardarka

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Eskua dardaran nuen, dardaran hankak, dardaran bihotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Begiak erdi itzuliak ditu, hortzak dardaran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 200. orr.

Ahotsa dardaran mintzatu zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Dursleytarrak dardaran jartzen ziren pentsatuta zer esango zuten auzokoek Pottertarrak kale hartan agertuz gero.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Ondoren auto astun batek dardaran jarri du etxea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Zer pasatu zaik, Joxe Ramon? -esan zidan amak ezpainak dardaran, zurbil-zurbil, ohe gainean etzanda ikusi ninduenean odola zeridala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.

7 dardaraz (199 agerraldi, 63 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 617 agerraldi) dardarka

Ume gaixoa dardaraz zegoen, gona eta galtzerdiak blai eginda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Begira nola dagoen dardaraz, sukarra din noski.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Nire gorputza dardaraz zegoen desiraren desiraz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Dardaraz zaudelako dakit izututa zaudela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Amorruz dardaraz zituen besoak, eta, bat-batean, haurraren aurpegira makurtu eta garrasi egin zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Harry izerditan eta dardaraz esnatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 120. orr.

Dardaraz edan zuen ardoa, zaindarien begiak bere gain sumatu baitzituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.

Gu abian jarri eta lurra dardaraz hasten zen, hiriak eta herriak dardaraz, gizon-emakumeak dardaraz, haizea bera ere dardaraz gu usaindu bezain arin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.

Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

8 dardara batean dar-dar batean.

Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.  Elizen arteko biblia   Sal 55,6

Semea adoratzen zuen, dardara batean bizi zen ezer gertatuko ote zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Dardara batean zeuzkan ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

-Ni eroan? -esan zuen Hagridek, dardara batean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.

Inspektoreari begiratu diozu istant batez, eta totelka, dardara batean, horrela adierazi diozu: [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Moskun egunero botatzen dituzten kanoi salba guztiekin, hiria dardara batean daukate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

Labe batetik bezala igotzen zen kea eta mendi osoa dardara batean zegoen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

9 dardara egin dar-dar egin.

Aireak dardara egin zuen, eta laino txiki bat tartekatu zen eguzkiaren eta bi emakumeen artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten, zalantzan dauden belarriak balira bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Kristalek dardara egin zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

Ezpainak dardara egin dio une batez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Haren haragiek dardara egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.

Dardara egiten dik jendeak hire aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Haren ahots gardenak altzairuak bezala egiten zuen dardara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.

10 dardara eginarazi dar-dar eginarazi.

Maiz egiten zituen txakurraren ametsak, tristeak, izugarriak, eta dardara eginarazten zioten, zotinka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

11 dardara eragin dar-dar eragin.

Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet.  Elizen arteko biblia   Ag 2,6

Herio aipatu izanak eragin zidan dardara ezkutatu ezinik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Haserreak eragiten zion orain dardara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoskorden dardara (11); ahotsak dardara (3); ahotsean dardara (5); argi dardara (7); baino dardara (3); barne dardara (3)

dardara arin (11); dardara arin bat (10); dardara bat (20); dardara batean (82); dardara batean dago (4); dardara batean jarri (8); dardara batean zegoela (3); dardara batean zegoen (4); dardara batek (11); dardara batek hartu (4); dardara baten (3); dardara bedi (3); dardara bedi itsasoa (3); dardara berezia (4); dardara bizian (19); dardara egin (48); dardara egin zuen (23); dardara egin zuten (3); dardara egingo (9); dardara egingo dute (4); dardara egiten (27); dardara egiten zion (4); dardara egiten zuen (3); dardara egiten zuten (3); dardara eragin (5); dardara eragiten (7); dardara eta (12); dardara hasi (3); dardara hori (4); dardara horiek (3); dardara hura (8); dardara sentitu (9); dardara sentitu nuen (4); dardara sumatu (4); dardara txiki (14); dardara txiki bat (9); dardara txiki batek (3)

dembak dardara (3); dembak dardara egin (3); duen dardara (3); ere dardara (5); eskua dardara (3); eskuak dardara (5); eskuaren dardara (3); eskuetan dardara (4); eta dardara (34); eta dardara batean (4); eta dardara bizian (3); eta lurrak dardara (3); ezpainetan dardara (3); guztiak dardara (3); halako dardara (7); lurrak dardara (7); lurrak dardara egin (3); osoa dardara (5); osoa dardara batean (4); zuen dardara (7)

ahotsa dardaran (7); dardarak hartu (5); dardarak hartzen (3); dardaran ari (3); dardaran eta (5); dardaran hasi (4); dardaran hasten (3); dardaran jarri (4); dardaran jartzen (3); dardaran zegoen (4); eta dardarak (5); eta dardaran (7); etxe guztia dardaran (3); guztia dardaran (3); haren dardarak (3)

ahoskorden dardararen (3); ahots dardararik (3); ahots dardararik gabe (3); antzera dardaraz (3); batere dardararik (5); batere dardararik gabe (3); dardarari dagokiona (3); dardararik egin (5); dardararik egiten (4); dardararik ez (4); dardararik gabe (16); dardararik gabeko (5); dardaraz ari (4); dardaraz dago (4); dardaraz egoten (3); dardaraz eta (11); dardaraz hasi (8); dardaraz hasi zen (3); dardaraz hasten (6); dardaraz jarri (6); dardaraz jartzen (12); dardaraz zegoen (10); dardaren interpretazioa (3); durduzaz eta dardaraz (8); ere dardaraz (3); eskuak dardaraz (4); eta dardaraz (33); ez zuen dardararik (3); gorputza dardaraz (3); hankak dardaraz (3); inolako dardararik (3); zuen dardararik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus