Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

debozio (582 agerraldi, 53 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 1.220 agerraldi; orobat debozino g.er. eta debozione g.er.) 1 iz erlijioaren eta elizkizunen atxikimendu gartsua. ik jaiera; eraspen.

Debozioa da, miresten dugunarenganako Maitasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 355. orr.

Fededunen debozio eta eraikuntza sustatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Fedezko zera hauetan, izan ere, nork bere joera, gustu, nortasun, debozio edo teorien araberako irudipenak ikusten baititu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Eta debozio hura harritzekoa ere ez zela izkiriatu nuen, ez behintzat gogoan izanez gero bularrean eskegia zuen kutunari zion debozioa, hura bere emazte kristau zintzoak emana baitzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.

Oskigilea gizon sinplea zen, Birjinaren zalea, zeinaren dominak baitzeramatzan, eta sinetsita zegoena debozio horrek eskubidea ematen ziola larru txarra erabiltzeko bere oinetakogintzan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Gaurko gizon-emakumeen debozioa suspertzeko eta gerokoen sinesmena sendotzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Eta ez zegoen debozio hura baztertzeko prest: alda ziezazkiotela santuak eta martiriak, alda ziezaiotela aitagurea eta alda ziezazkiotela elizaren dogma guztiak, baina utz ziezaiotela bakean Ticesko Ama Birjina, zen bezalakoa eta Soniak berak sentitzen zuen bezalakoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

Goizuetar askok izaten zuen ohitura mendiz Aranoko San Roke ermitara joateko, pesta eta debozioa nahastuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 229. orr.

Aingeruenganako debozioa, eta Mikel santuaren amodioz egiten zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Jaunaren Jaiotzarekiko debozioa, eta nola egun horretan denei laguntzea nahi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Debozioz eta esker onez, probidentziaren errukitasun mugagabea ezagutzen zuen orduan, esker-mezak atera, eta berriro ekiten zion bere bizimodu barreiatuari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.

Antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Deboziozko erlikiek ere, pilan metatzen badira, nazka eragiten dute.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Debozio handiz ari zela otoitz egiten iritzi nion, eta [...] bere gogoeta eragotzi gabe atean iraun nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Debozio handiko gizona zen, eta bere ernegaldiak izaten zituen arren, musulmanen legearen arabera bizitzen saiatzen zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 80. orr.

Gauak ilunduriko Ama Birjinaren kaperaren aurrean, belaunaulki batzuk besterik ez zeuden, nahas-mahasean, han belaunikaturiko emakumeen debozio beroak irauliak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Nik ere errito batzuen betekizun moduan, ondare baten jasotzaile gisa bizi izan nuen txikitan kristautasuna: ez debozio gaixotirik, ez beldur traumatikorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Juan izenak (edo sainduak), gurean hainen ugaria denak, izan bide du halako debozio kriptiko zabal bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Jesusen Bihotzean zuen sinesmen handia, debozio katoliko guztietan onuragarriena zela uste baitzuen, eta onartzen zituen sakramentuak ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.

Badakizue ni ez naizela batere santujalea, baina san Asensiori bai, debozio berezia diot.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atsegin dut zuk anaiei teologia sakratua irakastea, baldin eta ikasketa horregatik otoitz- eta debozio-espiritua itzaltzen ez baduzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 118. orr.

Hori debozio-liburuetan zetorren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Hori onuragarriago izango zaio debozio-argiaz gozatzea baino, loretan dauden bertuteez poztea baino, eta berak kosta ahala kosta gozatu nahiko lituzkeen sentimenduez osatzea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Debozio objektu izan beharrean, arte objektu bihurtu dira erakusketan.  Berria - Kultura   2004-04-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ameskeria batean oinarritzen den haur-debozio horretatik are eta gehiago libratzen zaretenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

Asko dira gau eta egun beren ahalegin eta arreta osoa jakintza lortzen jartzen duten anaiak, beren bokazio santua eta otoitz-debozioa bazterrera utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Beren otoitz jardunean ohiko barne debozioa sentitzen ez bazuten, Jainkoak eskutik utziak zituela pentsatzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

5 irud/hed

-Enperatriza- errepikatu zuen apaizak, debozio handiko tonuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Nik ere lurrera jaitsi nituen begiak eta debozio handiz, pausatuki, joan nintzaion zangoak eskalatzen, orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Piztu zitzaidan leitzeko grina, eta grina hori, atzera ere, debozio bilakatu zait.  Berria - Kultura   2006-02-07

Ez dakit nola, baina lanpara piztu aurreko arratsaldeko argiaz hasi ginen biok solasean, debozio handiz eta sakratutzat ditugun kontuez hitz egiten dugun tonu apaldu horretan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Nabarmenak gertatuko zaizkigu sailkapenaren hastapenen debozio itsuak ohiko legeari ekarri dizkion hutsegiteak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Margak debozioz entzuten zituen haren hitzak, ikasle on batek bezala, noizbehinka buruarekin baietz eginez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 265. orr.

6 debozio-gai (orobat deboziogai)

Pentsatzen dut Eugenik alde batera utziko zituela dagoeneko erlijioren amarruak, eta guztiz barneratuta izango duela ergelen debozio-gaiei barre egiteak ez duela inolako ondoriorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Baina niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean; azken batean, guk itsusten ditugun idoloak ez baitira beste haien ordezkari kaskar batzuk baino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

7 debozio-liburu ik debozionario.

Hori debozio-liburuetan zetorren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Erlijioa irakasteko dotrinek, santuen bizitzek, katiximek, debozio liburuek, testamentuek edota kanta izpiritualek bete dute euskal literaturaren historia.  Berria - Harian   2005-04-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino debozio (3); begirune eta debozio (9); debozio apalez (4); debozio berezia (5); debozio bereziak (3); debozio biziz (4); debozio eta (28); debozio eta jaiera (3); debozio eta maitasun (3); debozio handia (17); debozio handia baitzion (3); debozio handia zion (3); debozio handiagatik (3); debozio handiagoa (3); debozio handiagoz (5); debozio handiko (4); debozio handikoa (3); debozio handiz (73); debozio handiz entzun (3); debozio handiz eta (8); debozio handiz etorri (3); debozio handiz hartu (3); debozio handiz otoitzean (4); debozio osoz (3); debozio santuaren (3); debozio santuaren espiritua (3); eta debozio (58); eta debozio handia (6); eta debozio handikoa (3); eta debozio handiz (29); eta debozio santuaren (3); eta hain debozio (3); fede eta debozio (4); frantziskori debozio (3); hain debozio (6); hain debozio handiz (4); halako debozio (4); honek debozio (3); oso debozio (3); otoitz eta debozio (4); san frantziskori debozio (3); zen debozio (3); zion debozio (3); zioten debozio (3); zuen debozio (7); zuen debozio handiz (4)

begirune eta deboziorik (3); bihotzeko debozioa (3); bihotzeko debozioa eta (3); debozioa eta (7); debozioak bultzatuta (4); debozioak eraginda (10); deboziora erakartzen (3); deboziorik gabe (3); deboziorik handienaz (10); eta debozioa (8); eta debozioagatik (6); eta debozioak (3); eta debozioaren (4); eta deboziorik (7); eta deboziorik handienaz (5); haren debozioa (3)

alde debozioz (4); apal eta debozioz (3); apaltasunez eta debozioz (3); arretaz eta debozioz (4); bere deboziozko (3); debozioz betea (3); debozioz beterik (3); debozioz egin (3); debozioz egin bezate (3); debozioz esaten (3); debozioz eskatzen (3); debozioz eta (10); debozioz hartu (5); debozioz jainkoari (3); debozioz meza (3); debozioz meza entzun (3); debozioz otoitz (4); eta debozioz (42); eta debozioz egin (3); eta deboziozko (5); frantziskoganako debozioz (3); halako debozioz (4); leialki eta debozioz (4); zen debozioz (3); zion debozioz (4); zuen debozioz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus