Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dei (ETCn 35.127 agerraldi) 1 iz deitzea; deitzeko hitza edo hotsa.

Horretan, ordea, dei batek, oihu batek, izen batek "Ulrich", astindu zuen haren lozorro sakona eta jaikiarazi zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Nahiz eta pausuko nintzen deira joan behar nuen, plazara, luzaz irauten zuen dei hartara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.

Tentamenduaren dei hartan ez nuen kontzientziaren ezbairik izan. besteak, barrutik, haren mugimendu guztiak jarraitzen zituen, makurturik, belarria harriaren kontra jarririk, eta garrasi urragarriz erantzuten zien haren dei guztiei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Geroxeago, dei bat entzunda bezala, Mary Ann bera azaldu da atean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Dei hura hartu eta lehenbiziko hegazkinera igotzea izan nuen lehen barne-bulkada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Starfford inguruetan genbiltzan barne-irratitik dei bat jaso genuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.

-Ba, lurraren deia, lurraren galdea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

-Emigrazio Zerbitzura eginen banu deia...  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

Bazkaltzeko deia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Laster zabaldu zen deia auzoan: batzarra frontoian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Ezezagunei egiten zaie deia, hurbilenen kalterako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Azkenean, behar zitzaien frantses guztiei frantses hizkuntza baizik ez mintzatzeko deia helarazi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Jendea elkartu eta kartelak egitekotan geratu ginen, manifestaziorako deia eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.

Boikoterako deia jende askok jarraitu du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Sakelakoa erabili nuen deia egiteko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Arrenka ari nintzaion oraino, afaritarako deiak jo zuenean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Nola idazten dugun galdetzen zaigu beti; oso bakanetan gure irakurtzeko moduez eta irakurtzerakoan izaten ditugun bihotz-zimikoez, memoria argitzera etorritako deiez, adimenaren bideetan barna egindako joan-etorriez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Eliseori deia.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,19 tit

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haietariko batek adarra jo zuen: oihartzunak dei luzea haranean barrena hedatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

Eta orain bi laiko, goiz arratsetako dei luzeetan ene ondoan nituenak, tallurgoan hasi aitzin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

Ez dira gehiago dei orokorrean baizik ikusten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.

Dei ilunari men eginez, senari jarraituz.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Dei urrun, ilun bat bezalako zerbait zen, pentsamendu logikoa amaitzen zen muga lanbrotsutik haratagoko tokiren batetik etorritako deia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Dei mugatua egin zen, saio hartan ezin baitzen nahi adina jende sartu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

Otoitz egitera joateko dei santuaren oihartzunak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.

Berrogei urtean ibili zen horrela, harik eta Heriok dei hotza egin zion arte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Samen ahotsaren dei idorra entzun zuenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 233. orr.

Zilarrezko adarra jaso eta muinoaren bestaldean oihartzun egin zuen dei argia atera zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 373. orr.

Hoteleko enkontru sutsua, dei telefonikoak, "Rivadella" ostatuko agurra, [...].  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

Dei marxista horren ahalmenaren aurrean amerikar sektore antikomunista batzuen larritasuna ez zen ezkutatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Hamarrak bost gutxitan zeharkatu zuen Sarak anbulatorioko ate nagusia, baina nola medikuak, bospasei minutu lehenago, dei larri bat izan baitzuen [...] ordubete egon behar izan zuen Sarak han, itxarongelan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 9. orr.

Baina zer da dei deigarri hori, jaun André?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Ez du atsedenik izango, kanpoko sorkari guztiek utzitako pozik eza, barrurako dei gertatzen baitzaio.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Txapli komunera, eta minutugarrenera banan-banako deia taldekideei sudurrak nasaitzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barre-algaraka jarraitu zuen, Matson andrearen "Curtis!" dei-oihuei eta Matson jaunaren bekozkoari jaramonik egiteke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

Zenbait asteren buruan elgarrekilakoa egin behar genuen, dei denboran elgarren ondoan baiginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Ulrichek dei oihu zoli bat egin zuen, ozena, luzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Roke, beretarrengandik alde, hauek ikasi ezineko lekuren batera biltzen zen gauerako; dei-paper askotan jarria baitzeukan haren burua Bartzelonako errege-ordezkoak, eta, estu eta larri beti, ez zen inorekin fidatzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

Lau ordu baino gehiago joango ziren Raimundo Silvak dei-gaztigua jaso zuen arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.

Entzuna diat ezen oilarrak [...] bere eztarri ozen zorrotzaz duela egunaren jainkoa iratzartzen, eta, haren dei-hotsera, itsasoan nahiz suan, lurrean zein airean, beren gordelekuetara biltzen direla izpiritu bidegaldu eta herratuak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.

-Hiretako dei andana hartu genian atzo, baina ez hindugun atzarri nahi izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Horixe zekarren bat-bateko dei erauntsiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Dei seinaleak entzuten hasi zen: hiru, lau...  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 103. orr.

Dei mordoxka egin behar izan diat baina, oraingoan behintzat, zorionekoak izan gaituk, azkenean harrapatu baitut.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiru-lau telefono dei aski izan nituen istripuaren xehetasunak eskuratzeko. Eta, hona hemen, ni, non natorkizun telefono-dei baten eske, Zuri erreguka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

Segapoto-dei bat jaso eta, gero, Goizeko-Kabi tabernara sartu delako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 181. orr.

Nahi zuten jakin noraino adi zitekeen Ibañetatik igorri adar deia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

Sirena-dei batzuk entzun nituen urrun samar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Larrialdi dei gehiago egin ziren hurrengo bi egunetan.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Iaz, Unicefek 25 laguntza dei egin zituen denera.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Txapli komunera, eta minutugarrenera banan-banako deia taldekideei sudurrak nasaitzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.

Eta maitasun-dei nahastezin hori haurrengan distiratzen duena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 331. orr.

Elkartasun deiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Eta ni aho-zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren-dei hura aditzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Elizatik irtetean, bere Errege-Dei berezia irakurrarazi du Don Carlosek herriko plazan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

· Telefono dei mordoa izango dugu hemendik aurrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.

5 telefono deia.

Zapi batekin telefonoa garbitu dei kruzial hori jaso ondoren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Azala sikatu eta mobilaz dei bi egin ditu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Telefonoa kakoan utzi eta Excelsiorrera deitu nuen, eta azkenean Eubanksen konpainia lanean ari zen platora pasatu zidaten deia.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 194. orr.

Ramon Etxegarai kazetariaren dei asmatikoa ukan eta gero, Nina eta Mikelek Manila hiriko mapa arretaz aztertu zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 229. orr.

dei anonimoak egiten hasi ziren abokatuen bulegora.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 152. orr.

Astelehen hartan ordea, lanean nengoela Aneren dei bat pasatu zidaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.

Gaur, ostera, dei bat jaso dut, baina inork ez du berbarik egin eta eseki egin didate.gutun batean aitortu zidan ondo jabetzen zela, telefonoz ari bitartean, deiak izan zitzakeen ondorioez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 256. orr.

Siestatik landa, Dongek sorpresa ona ukan zuen: dei anonimo bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 245. orr.

Dei pare bat egingo dut oraintxe berton.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Eseri lasai -esan digu irribarretsu-, dei bat egitera noa!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.

Bera ere saiatu da dei batzuk egiten eta kontu pare bat konpontzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 63. orr.

Batzuetan, esan dudan bezala, dei bat izaten nuen gauaren erdian eta goizeko ordu bietan edo hiruretan joan behar izaten nuen ospitalera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Dei dezente egin behar izan nituen harrapatu nuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

6 konzentrazio esparruetan, biltzarra. ik deialdi 8.

Deia instituzio bat zen kontzentrazio kanpamenduetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Deira nola joaiten ziren, ikusgarri zen; gure block-eko buruzagiak, aldiz, harat eta hunat laster egin behar zuen diziplina puxka baten ardiesteko, latinez oihu egiten zuela: "Linea recta! Linea recta!".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.

Laneko, jarririk ginen, berogian deiak (goizekoa eta arratsekoa, biak 6 orenetan) laburrak ziren (5 eta 10 minuta artean), dei orokorra 25/30 000 gizonenak, oren bat edo bi irauten zuelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Eguerditan deia izaiten zen, salda xorta bat zerbitzatu aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Beha egoiterik beltzena, satanki organizatua, arratseko deia da Gizonak lanetik jinak, anitzak afaltzekoak -afaria, eguneko apairu bakarra- 25/30 000 gizonek hantxet beha egon behar oren bat, edo bi edo berdin hiru, adizione huts bat zuzendu arte, edo norbait falta delarik, haren bila ibilirik Jainkoak daki non zakurrekin, triste hark deia entzun ez duelakotz, eta aurkituko dutelarik, zakurrak ehausika aztaletan ekarriko dute, orduan bilduko baitu makil ukaldi ederrik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

Alde batera edo bestera, lanera edo erretegira joaitekoak gara, gauaz garra darion ifernuko kezilo hari sugaia emaitekoak su hura kanpalekuaren bizkar gorenean da, dei plazaren gaineko aldean, zorigaitzeko argia, inguruko hamabost bat herrik ikus dezaketena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Dei-biltzarretan geundelarik bere familiaz mintzatzen zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

Oraino hirugarren egun bat hola iragan behar zuten; gero urkatuko zituzten, denen aitzinean, arratseko deian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

7 deiez dei eginez. ik deika.

-Jauna! -ganbarako ateetan deiez ari zen eskifaiako norbait.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 230. orr.

Isasi zen, beharbada, beste mundutik armarriaren bidez neuri deiez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.

Nor dago deiez Hamleti?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 159. orr.

8 dei auzi ipar

Filipe Bidart baldintzapean libratua izaiteari buruz, dei-auzia joanden ortziralean egin da.  Herria   2004-11-11

Pariseko ondoan, Versailles hirian, hasi da Alain Juppé gobernuburu ohiaren kontrako dei-auzia. Dei auzira joan dira denak elkarrekin Pauera.  Herria   2004-10-21

Dei auzian Filipe libre uztearen kontrako erabakirik hartuko balute epe luzerako kanpaina prestatzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Tolosan iragan zen dei auziko erabakian hona zer irakurtzen dugun: "Interdit" gaztiguaz mehatxatu zuela apezpikuak Arbelbide.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 95. orr.

9 dei auzitegi ipar

Parisko Dei Auzitegiak Iñaki Esparza estraditatzearen aldeko ebazpena kaleratu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Paueko Dei Auzitegiaren instrukzio ganberak ekainaren lehenean emanen du Amaia Rekarte, Yves Matxikote eta Haritza Galarraga Espainiaratzeko euroaginduari buruzko erabakiaren berri.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Paueko dei auzitegiak berretsi egin zuen atzo Baionako auzitegiak bi demoren aurka hartu ebazpena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Erne egoitea noiz duen dei-auzitegiak aztertuko Filipe-k hel-arazi errekurtsoa, oraiko ustez urrian.  Herria   2004-09-30

Versailles hiriko dei-auzitegiak trenkatu du Alain Juppé gobernuburu ohiaren kontrako auzia.  Herria   2004-12-09

Agorreka Donazaharrekoak gaitzeko izuna izan baitzuen prediku batengatik (Baionako 3.000 liberakoa, 500etara jautsi zuen Pabeko dei auzitegiak).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.

Parisko Dei Auzitegiak Iñaki Esparza estraditatzearen aldeko ebazpena kaleratu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

10 dei egin1 ik deitu.

Joanes! -eztul artean arerio ninduen harexeri dei egin zion-, lehena izango haiz. 'Erdu afaltzera!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 221. orr.

' dei egin zion amak sukaldetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

Josuek apaizei dei egin eta esan zien: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

Honela egin nizun dei: "Jauna, neure aita zaitut! Ez baztertu ni atsekabealdian, harroputzak nagusitzean, laguntzarik ez dagoenean".  Elizen arteko biblia   Si 51,10

Orduan, San Frantziskok basora joan eta dei egin zion: "Zatoz -esan zuen- eta hitz egiozu itsu honi!".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 945. orr.

Dalilak bere belaunetan lo harrarazi zion Sansoni, eta gizon bati dei egin zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik.  Elizen arteko biblia   Nk 3,55

Elgarri dei egiteko eztul bat aski zen, edo berdin bestelako seinale bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Nora dagizuket dei zuri, nerau zugan egonik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 212. orr.

Ei, hi!, egin zion Hermannek dei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Nork egin zion dei Ofizio Sainduari?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Elizak, Inperioa desagertu ondoren, aurrekari sekular hartatik hartu zuen eredua eta apezpikuen eskualde-batzarretara dei egiten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Lehena preso alemanei dei egin zitzaien armadan sar zitezen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

-Baina hori esateko dei egin al diguzu?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.

Bera izan zen, aitzakiaren bat tarteko, ondorengo egun batean telefonoz dei egin zidana.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

· Askoz ere gorago igotzeko eginak gara, eta dei eta gonbita egiten digun Jainko leialak oso gaizki ikusten du guk ezerezkeria horiekin aski izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

· irud/hed Arma haiek dei egiten zioten iragan hurbilari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Bi hitz horiek nire "background" literario eta sentimental guztiari dei egiteko boterea dute.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Hitz batek beste bati dei egiten ziolako, bertsolariei gertatzen zitzaien antzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 32. orr.

11 dei egin2 (egin ezabaturik)

Jesusek lehen ikasleei dei.  Elizen arteko biblia   Lk 5,1 tit

Jaunak konbertsiora dei. Plaza iragaten ari zela, taberna zulotik dei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Txerri-itxurako eltzeitsu txiki bat eros nezakeen eta poltsikoan eraman, balizko iraintzaileak txanpona bota ziezadanerako, txanpona eltzeitsuan jaso eta iraintzaileari itzul bainiezaiokeen era hartan, txerriak txerriari dei.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.

12 dei eta dei

Hori, telefonoz deika ez dihardutenean, ze gauez dei eta dei ibili omen dira, neskak eskaintzeko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 246. orr.

Untziak dantzan bezala ari, gizon batzuk dei eta dei, jendea bildu beharrez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Dena den, denak ari dira dei eta dei.  Herria   2005-05-12

Denbora berean, saltegiak ere nola ez dira apaintzen! dei eta dei ari zaizkigu, dena kantu eta musika, Eguberri aintzinetik agurtuz, zernahi gauza eskainiz, jostagailu eta gaineratiko...!  Herria   2003-12-11

13 dei gorte ipar

Baionako auzitegian garrazki kondenatuak izan baitziren 63 "Demoak" trenbidetan musean artzea gatik, Paueko dei gorteak kondenua doi bat arindurik ezarri du.  Herria   2004-09-30

Paueko dei gorteak atzo Baionako auzitegiak aurtengo urtarrilaren 8an lehen instantzian ezarritako isunak emendatzea erabaki zuen: 52.920 euro dira guztira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Bordeleko dei gortera joko dute, aitzina egiteko asmoz, prefeta edo suprefetaren beldurrik gabe.  Herria   2005-04-28

Anartean, berak dei egina du Pariseko dei-gorte gorenerat eta auzitegi horrek kasua aztertzekoa du urriaren 8-an.  Herria   2002-09-19

Ikusiko orain ea dei eginen duen Paueko dei gortearen aitzinera.  Herria   2003-05-22

Pariseko dei gorte gorenak trenkatu du auzia: [...] Segi gazte mugimenduko hiru lagunak ez dituzte Espainiaratuko.  Herria   2004-07-15

Yolanda Molina abokatua auzitan pasatu da Paueko Dei gortean.  Herria   2002-10-10

Demoak dei gortean kondenatuak.  Herria   2005-03-31

Paueko dei gorte sozialak kalte ordainik batere gabe utzi ditu Ruwel-eko 162 langile ohiak.  Herria   2005-04-14

14 dei helegite

Elosua, Lamarca, Pelaez eta Esnaola abokatuek dei helegiteen defentsa egin zuten atzo Auzitegi Nazionalean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren auzia bertan behera gelditzeko eskatzen zuen dei helegitea atzera bota zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Erabaki honen aurka dei helegitearen bidea hartu eta gaurko egunean horretan daude.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Orduan ere Ministerio Fiskalak Herrizaingo sailburuak aurkeztutako dei helegitearen alde egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Auzipetzeen aurkako dei helegiteei buruzko auzi-saioa aurki da egitekoa.  Berria - Harian   2005-10-20

Abokatuek dei helegiteak aurkeztu zituzten Zigor Aretoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Dei helegitea aurkeztuko dute orain auzipetuek, Zigor Aretoaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

15 hel dei laguntza eskatzeko deia.

Jakina, edozein momentutan jaiki eta bagoitik jaistea daukazu, edota liburua itxi eta hel deiak egitea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aaroni dei egin (8); batasunak dei (8); batek dei (13); bati dei (22); bati dei egin (14); beste dei (16); beste dei bat (10); da dei (11)

dei anonimo (9); dei auzitegiak (14); dei bat (298); dei bat egin (36); dei bat egiten (15); dei bat ere (8); dei bat jaso (45); dei bat luzatu (9); dei bat luzatzen (9); dei bat zabaldu (13); dei bat zabaldua (12); dei bat zabaltzen (8); dei batek (16); dei baten (35); dei baten bidez (13); dei bera (9); dei berezi (10); dei berezi bat (10); dei berezia (27); dei berezia egin (17); dei daiteke (11); dei daitekeen (11); dei dakioke (29); dei dezala (9); dei diezaiokegu (10); dei egin (949); dei egin behar (16); dei egin die (69); dei egin diete (21); dei egin dio (25); dei egin diote (11); dei egin du (28); dei egin dute (22); dei egin eta (115); dei egin nahi (13); dei egin nion (13); dei egin zien (149); dei egin zieten (30); dei egin zion (172); dei egin zioten (23); dei egin zuen (44); dei egin zuten (9); dei egina (13); dei eginen (15); dei eginez (43); dei egingo (32); dei eginik (26); dei egiozu (8); dei egitea (22); dei egitean (10); dei egiteko (27); dei egiten (224); dei egiten die (18); dei egiten diegu (28); dei egiten dio (8); dei egiten diogu (10); dei egiten du (16); dei egitera (9); dei eta (38); dei gehiago (9); dei gorteak (15); dei hau (16); dei helegitea (27); dei hori (38); dei horren (13); dei horri (13); dei hura (16); dei jaso (13); dei zabala (10); dei zuzena (22); dei zuzena egin (18)

du dei (9); egin zion dei (21); egindako dei (12); eginiko dei (8); egiteko dei (15); egiteko dei egin (11); ere dei (46); ere dei egin (13); eta aaroni dei (8); eta dei (118); eta dei bat (15); eta dei egin (47); eta dei egiten (14); gizarteari dei (8); guztiei dei (33); guztiei dei egin (25); hartzeko dei (13); hartzeko dei egin (9); hartzera dei (9); herritarrei dei (15); herritarrei dei egin (10); ikasleei dei (10); izenari dei (8); jarritako dei (9); jaunak dei (8); jaunak dei egin (8); jaunari dei (18); jaunari dei egin (8); nik dei (14); nion dei (8); parte hartzeko dei (10); paueko dei (34); paueko dei gorteak (11); poliziari dei (10); poliziari dei egin (9); telefono dei (105); telefono dei bat (37); telefono dei baten (13); telefonoz dei (10); zien dei (8); zion dei (25); zuen dei (16); zuri dei (10)

aldeko deia (27); aldeko deia egin (9); ateratzeko deia (11); ateratzeko deia egin (9); azken deia (10); bat egiteko deia (19); batasunerako deia (15); batasunerako deia egin (9); baten deia (20); baten deia jaso (12); baterako deia (15); batzeko deia (13); batzeko deia egin (11); biltzeko deia (21); biltzeko deia egin (18); boikotatzeko deia (8); borrokarako deia (9); bozkatzeko deia (24); bozkatzeko deia egin (16)

deia berretsi (10); deia da (8); deia egin (967); deia egin die (62); deia egin diete (26); deia egin dio (28); deia egin du (159); deia egin dute (88); deia egin nahi (9); deia egin zien (155); deia egin zieten (30); deia egin zion (54); deia egin zuen (197); deia egin zuten (81); deia egina (12); deia egingo (18); deia egitea (8); deia egiteko (14); deia egiten (75); deia egiten diegu (8); deia egiten du (18); deia entzun (24); deia ere (37); deia ere egin (21); deia eta (30); deia izan (17); deia jaso (75); deia jaso eta (10); deia jaso zuen (19); deia jaso zuten (13); deia jasotzen (8); deia k (9); deia luzatu (61); deia luzatu zien (11); deia luzatu zion (9); deia luzatu zuen (8); deia luzatzen (8); deia zabaldu (40); deia zabaldu zuen (8)

egindako deia (14); egiteko deia (108); egiteko deia egin (73); egoteko deia (12); egoteko deia egin (8); elkarlanerako deia (13); elkarlanerako deia egin (8); elkarrizketarako deia (11); elkarrizketarako deia egin (9); emateko deia (32); emateko deia egin (21); eraikitzeko deia (8); erantzuteko deia (13); erantzuteko deia egin (10); errespetatzeko deia (11); eta deia (21); eusteko deia (8); gisa hartako deia (12); grebarako deia (15); grebarako deia egin (10); hartako deia (13); hartzeko deia (180); hartzeko deia egin (134); hartzeko deia luzatu (8); ibiltzeko deia (12); ibiltzeko deia egin (12); indarrak batzeko deia (9); izateko deia (8); jarraitzeko deia (20); jarraitzeko deia egin (13); joateko deia (115); joateko deia egin (80); jokatzeko deia (17); jokatzeko deia egin (12); kalera ateratzeko deia (8); lan egiteko deia (14); larrialdi deia (17); larrialdi deia egin (10); lasaitasunerako deia (24); lasaitasunerako deia egin (21); lehen deia (8); manifestaziora joateko deia (30); manifestaziorako deia (40); manifestaziorako deia egin (20); mobilizatzeko deia (13); mobilizaziorako deia (16); mobilizaziorako deia egin (8); negoziatzeko deia (10); negoziatzeko deia egin (8); parte hartzeko deia (157); telefono deia (44); telefono deia jaso (10); uzteko deia (18); uzteko deia egin (10); zuen deia (15); zure deia (9)

deiak egin (12); deiak eta (16); deiak ez (8); deiarekin bat (10); deiaren zain (27); deiari erantzun (19); deiari erantzunez (22); deiari ihardetsiz (9); deirik egin (11); deirik ez (15); deirik jaso (13); egindako deiak (9); egindako deiari (14); sos deiak (24); sos deietara (10); telefono deiak (34); telefono deiaren (8); telefono deirik (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus