Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deitoratu (Egungo testuen corpusean 3.120 agerraldi), deitora, deitoratzen 1 du ad negarreztatu, deitore egin. ik auhendatu. (zerbait)

Zanpa-auhen luzeko zakur, zurrunga xehe eta entzunezineko erle, bakardadea deitoratzen zuen otso-eme. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 327. orr.

Haren falta maiz deitoratu zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 250. orr.

Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 152. orr.

Ez zirudien Sabethek inola ere deitoratzen zuenik dibortzio hura. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 169. orr.

Bere gaztaroko bizitza bihotz-samin handiz deitoratzen egon zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 882. orr.

Nork ez luke deitoratuko gisa horretan tratatua izana?   - 119. orr.

Ez da lehenengo aldia, dakikezun bezala, jadanik zure esklabo ez izatea deitoratzen dudana.   - 45. orr.

Destinu larria deitoratuz eta herioa desiratuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 141. orr.

Nazioarteko auzitegiaren epaia jaso aurretik hil izana deitoratu dute agintariek. Berria - Harian   2006-03-12

Jaurlaritzako eledunak deitoratu zuen «kea» saldu diela SEPIk, eta «kea haizeak daramala» Berria - Ekonomia   2004-10-16

2 (norbait)

Medikua jin zen alabaina, asko deitoratu ninduen, eta atseden har nezala baizik ez zidan manatu.   - 280. orr.

Handik ditut aterako berriz sofritzeko indarrak; han dut kausituko ontasun errukarria, eta kontsolaturik naizela usteko dut, zeren deitoratuko bainazu.   - 91. orr.

· 3 da ad

Horregatik arrazoiz deitoratzen zen Jeremias profeta atsekabetan sumindurik aurkitzen zenean, esanez: "Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu". Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ene jaun-andre zenduak eta deitoratuak, nire atsekaberik handienaz... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 118. orr.

Dakigunez, alua hitza Nicolas Landucchik edo Landuciok jaso zuen lehen aldiz hiztegi batera, 1562 urtean egin zuen hiztegi deitoratu hartan preseski. Jon Alonso   «Euskal karma» - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus