Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deitu, dei (orobat deit), deitzen (ETCn 164.232 agerraldi; orobat deittu g.er.) 1 dio-du ad norbaiten ohartasuna erakarri, bereziki haren izena esanez, edo hitzen edo seinaleren baten bidez. ik dei 10; hots 14.

-On Camillo! -deitu zion Kristok-.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 155. orr.

-Ahmet, Ahmet! -deitu zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Mutikoari deitu nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

Hau lasterka joan, eta senarrari deitu zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 32. orr.

Zerbitzariari deitu eta galdetu nion ea eragozpenik izango ote zuen pizza hura berriz berotzeko sukaldean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Deitu eta galdegin zioten Rebekari: -Joan nahi al duzu berehala gizon honekin?  Elizen arteko biblia   Has 24,58

'Con permiso?' deitu duzu, sentitzen ez duzun txantxa-gogoa doinu mexikarra ateratzeko ahaleginetan jarriaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 102. orr.

Deitu zuen Jesek Abinadab eta Samuelen aurrera eraman zuen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,8

Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura.  Elizen arteko biblia   Has 31,4

Berehala deitu zituzten erregearen idazkariak.  Elizen arteko biblia   Est 8,9

Gerenteak, salmentak gutxitu nituelako deitu ninduenean, besteak beste itxura zertxobait gehiago zaintzen ahalegindu beharko nukeela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernabe eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua entzun nahirik.  Elizen arteko biblia   Eg 13,7

Gero, adiskideetako bat, Filipo, deitu eta bere erreinu osoaren arduradun egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 6,14

Jaungoikoak deitu zaitu albora eta apalki onartu duzu bere nahia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 162. orr.

Hauxe da nola deitu ere ez dakigun Europako txoko hau.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

· Telefonoz dei niezaiokeen Sarari, hartarako bidea ematen baitzidan gutunak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 150. orr.

2 norbaitekin telefonoz komunikatu edo komunikatzen saiatu.

Nolanahi ere, iritziz aldatzen bazara, deitu hotelera eta elkarrekin joango gara afaltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Itxaron egiten du egun batzuetan, eta ondoren agentziara deitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Lanera deitu zidan, nik ez nuen inoiz berarekin hitz egin ordu arte.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

"Ez al du gugatik galdetu?", esan zidan Mary Annek ospitaletik deitu zidanean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Saiatu nintzen Tomi autobus-geltokitik deitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 316. orr.

Beraz, interesatuak diren guziek deit dezakete 05 59 59 35 19 zenbakirat.  Herria   2001-02-08

948172381 zenbakira deitu duzu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Ordu biak aldera Rabinowitz doktoreak deitu du nire egoeraz galdetzeko, eta ebakuntzaren eguna aurreratu nahi al dudan esan dit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Handik hiru astera, Aurorak deitu zion ustekabean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Gau hartan ez dakit nik deitu nion edo berak niri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.

-Poliziari deitu behar diogu berehala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.

Baina zergatik ez duzu sakelako batetik deitu?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

Berehala telefonoa hartu eta Smith-i deitu zion erakusketa bat eskaintzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Etxera deitu nizun, baina inork ez zuen telefonoa hartu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Beste telefono-zenbaki horretara deitu nuen, inor egongo ez zelako uste osoarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.

3 norbaiti, norabait joateko edo zerbait egiteko eskatu.

Berriro deitu zioten leihatilara: klarionaren pare zurbildu zen Hanna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Uztail erdiko arratsalde batean, Biarnoko lotinant jeneralarengana deitu ninduten berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Epaileak Cooper eta Tim Russet NBC telebista kalteko aurkezlea deitu zituen deklaratzera.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Israeldarrek, Jeroboam itzulia zela jakin zutenean, biltzarrera deitu eta Israel osoaren errege izendatu zuten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,20

Angel Berrueta gogoratzeko, manifestaziora deitu dute biharko Iruñean.  Berria - Harian   2005-03-12

Sintrabik grebara deitu ditu bertako kamioilariak.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Sindikatuek mobilizaziora deitu dituzte 10.000 langile baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure Jaunarekin elkarturik bizitzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Hanukkah jaien aurreko Sabathean, Anshel pulpitura deitu zuten, Torah irakurtzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Emakumeak Bortxaketen Aurka taldeak, EBAk, hogeita lau orduko beila egitera deitu du, "oraintsuko biktimen aldeko" elkartasuna adierazteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

1940an alemaniarren kontra borroka egin zuten edo mobilizatuta egon ziren gizonezko guztiei gerrako presoen esparruetan Führer-entzat lan egitera deitu diete.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Igande kari, San Pankrazioko kanpaiek deitu dute mezatara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,12

-Gaixo bat ikusteko deitu didate hona -esan zuen Andresek hotz-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Zuzendari literarioak egileari deitu zion gertaera absurduaren berri emateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Lehenik bere esanetan eta egintzetan sinesteko eskatu zien salbaziora deitu zienei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 126. orr.

ELA eta LAB pozik daude EAEko administrazio orokorrean atzo deitu zuten bi orduko lanuztearen jarraipenarekin.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Oi zu ene arima, Jainkoaren iduriak zeinatua, [...] Haren aingeruekin parekatua, Dohatsutasunera deitua, Zorionaren oinordekoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Senditzen du orain bizian behin egiten den urrats baten egiteko deitua izan dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 146. orr.

Ez nintzen deituen artean, ostera, eta kamainara egin nuen, ababorreko kanoien artera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

• 4 da ad delako izena izan.

"Anaia unibertsala" deitu izan zaio, anai-arreba baititu sorkari guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Eta ez bedi inor priore deitu, baizik eta den-denak anaia txiki dei bitez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.

Lapurreta dei dakioke, baita ere, limosnak gaizki erabiltzeari, egiaz erantzukizun handia denez eske-sariak jasotzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

Herri honetan astoari astoa deitu zaiok beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

Irudiaren azalera eta haren antolamendua, haren konposizioa deitu izan dena, alegia.Teknikoki gradiente deitu ohi zaiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Zienpiesak egur garraioan ibiltzen ziren mendi-kamioiei deitzen zitzaien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Hauek ez onartzeari jakituria ez baina ergelkeria deitu behar zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Motosierra deitu tresna berantean baizik ez zaigu agertu, I958an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Tolosatik zazpi legoatan dagoen San Martin deitu auzora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.

Gizon horietarik bat hil zuen egun batez Martín de Echaus deitu batek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Haietarik batek, Kenaanaren seme Tzidkias deituak, burdinazko adar batzuk eginak zituen eta hau zioen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,11

Lurraren Goi Bilera deituan hartutako akordio guztiak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.

• 5 du ad norbaiti edo zerbaiti halako izena eman edo esan.

Joxe -erantzun nuen-, baina den-denek Joseba deitzen didate.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

-Ez deitu niri Noemi, deitu Mara, saminez bete bainau Jainko Ahaltsuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 95. orr.

June-kukuso txikia, hala deitzen genion arrebari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

-Eta nik beti deitu izan dizut Osaba Nat, ez ala?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

-Deitu Nathan bakarrik, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

"Begigorriya deitzen dio berak", argitu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Voltairek "geometra betokerra" deitu zion Euler-i.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Eta "Kabul" deitu zion lurralde hari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,13

Izotzila ere deitu izan diote [urtarrilari], Nafarroa aldean justu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Ondoren, Hiramek brontzea urtu eta "Itsaso" deitu zuen uraska biribil bat egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,23

Ez dakit gorrotoa ala amorrua deitu Annettek zuzendu zidan begiradan ikusi nuenari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Liburu deitu nion proiektuari, baina egiaz ez zen erabat liburua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Ikusiko duzu, "jaun" deitu diodala jakiten duenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 29. orr.

"Osabatxo, osabatxo" deitu eta muin egiten dit eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.

Nik dakidala, bi alditan deitu dit "laztana".  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Nik ez nion putakume deitu Boggess epaileari.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

"Bihotzaren barru-barruan" deitzen zuten leku horretan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 149. orr.

6 atean/atera deitu

Inork atean atean deitu zain zegoela esango niken... Zirt eta zart, lasterka abiatu zen etxerantz, atean deitzen akitu gabe sartu, eta sukaldetik ontzitara bat ur eskuetan zetorren Martzelina zaharra abantzu uzkaili zuen. Nola ez bada errudun sentitu haien intimitatea bortxatu behar banuen, haien gelan atean deitu gabe sartu behar banuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Lasterka batean igotzen naiz; atera deitzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 53. orr.

Goiz batez, atera deitu zuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.

Lasterka batean igotzen naiz; atera deitzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

deit dezatela (11)

aldeko manifestaziora deitu (8); aldiz deitu (27); amak deitu (11); amari deitu (12); anbulantziari deitu (12); baina deitu (8); bat deitu (21); bat egitera deitu (9); batean deitu (9); batek deitu (40); batek deitu zuen (11); batera deitu (63); batera deitu eta (8); baterako deitu (8); bati deitu (47); bati deitu eta (9); bati deitu zion (17); batzarrera deitu (18); berak deitu (25); bere ganat deitu (12); bere izenez deitu (15); beregana deitu (21); beregana deitu eta (9); berehala deitu (10); berria deitu (8); berriro deitu (24); berriz deitu (16); bezala deitu (11); bilera batera deitu (23); bilera deitu (11); bilerara deitu (21); biltzera deitu (9); bulegora deitu (15)

deitu ahal (29); deitu ahal izango (11); deitu al (11); deitu behar (187); deitu behar da (28); deitu behar izan (15); deitu behar zaio (31); deitu beharko (61); deitu beharrean (8); deitu den (8); deitu didate (9); deitu die (13); deitu dio (61); deitu diogu (8); deitu diot (36); deitu diote (26); deitu diozu (12); deitu dit (24); deitu ditu (177); deitu ditu bere (8); deitu ditu herritarrak (10); deitu dituzte (74); deitu dituzten (11); deitu dizu (12); deitu dizut (9); deitu du (336); deitu du askatasunak (10); deitu du batasunak (10); deitu du biharko (10); deitu du gaur (9); deitu du gaurko (16); deitu duela (9); deitu duen (34); deitu duena (8); deitu dugu (10); deitu dugun (10); deitu duguna (8); deitu dut (14); deitu dute (308); deitu dute biharko (16); deitu dute gaur (8); deitu dutela (8); deitu duten (63); deitu dutena (64); deitu egin (67); deitu egin nion (10); deitu egin zidan (9); deitu egin zion (9); deitu egingo (14); deitu egiten (14); deitu elkarteak (9); deitu ere (23); deitu eta (313); deitu eta bere (8); deitu eta esan (50); deitu etxean (8); deitu ez (29); deitu gabe (17); deitu gaitu (10); deitu genion (9); deitu genuen (8); deitu itsas (9)

deitu izan (186); deitu izan den (16); deitu izan dena (11); deitu izan diote (14); deitu izan zaie (15); deitu izan zaio (37); deitu izana (30); deitu nahi (78); deitu nahi izan (8); deitu nien (8); deitu ninduen (26); deitu ninduten (11); deitu nion (110); deitu nionean (8); deitu niri (10); deitu nizun (8); deitu nuen (48); deitu ohi (73); deitu ohi den (8); deitu ohi dena (11); deitu ohi zaio (8); deitu omen (16); deitu ondoren (8); deitu ordez (12); deitu tokian (14); deitu zaio (10); deitu zidan (93); deitu zidanean (11); deitu zidaten (22); deitu zien (81); deitu zieten (34); deitu zigun (10); deitu ziola (11); deitu zion (362); deitu zion eta (13); deitu zionean (8); deitu ziotela (9); deitu zioten (145); deitu zituen (164); deitu zituen atzo (13); deitu zituen herritarrak (8); deitu zituzten (55); deitu zitzaion (20); deitu zuela (10); deitu zuen (360); deitu zuen atzo (20); deitu zuena (13); deitu zuenak (8); deitu zuenean (11); deitu zuten (191); deitu zuten atzo (11); deitu zutena (9)

deklaratzera deitu (87); deklaratzera deitu ditu (16); deklaratzera deitu izana (9); deklaratzera deitu zituen (10); du deitu (10); edo deitu (11); egiteko deitu (20); egitera deitu (89); egitera deitu ditu (11); egitera deitu dituzte (10); egitera deitu du (9); egitera deitu dute (11); egitera deitu zituen (13); egitera deitu zuen (10); egitera deitu zuten (9); egunkarira deitu (8); elkarretaratzea deitu (19); elkarretaratzea deitu du (8); elkarretaratzea deitu dute (9); elkarretaratzeak deitu (9); elkarretaratzeetara deitu (9); elkarretaratzera deitu (48); elkarretaratzera deitu du (23); elkarretaratzera deitu dute (16); emaiteko deitu (11); emateko deitu (8); ematera deitu (10); ere deitu (75); ere deitu izan (20); ertzaintzari deitu (20); ertzaintzari deitu zion (11); esanez deitu (8); eta deitu (57); eta deitu dute (8); eta deitu egin (9); etxera deitu (37); ez deitu (34); ez du deitu (8); ez zion deitu (8); gabe deitu (8); ganat deitu (12); gehiago deitu (8); gehiagorentzat deitu (14); gisa deitu (8); gisa deklaratzera deitu (13); greba egitera deitu (9); greba orokorrera deitu (8); grebara deitu (52); grebara deitu dute (27); guztiak deitu (9)

hala deitu (26); halaxe deitu (8); hartzeko deitu (8); hartzera deitu (84); hartzera deitu ditu (16); hartzera deitu du (22); hartzera deitu dute (14); hartzera deitu zituen (8); hartzera deitu zuen (9); hartzera deitu zuten (8); hauteskundeak deitu (8); horregatik deitu (26); horrela deitu (16); inork deitu (8); izenaz deitu (8); izenez deitu (31); jainkoak deitu (9); jokalari deitu (12); jokalari deitu ditu (9); kontzentrazioa deitu (11); lagunari deitu (8); lan egitera deitu (9); lanuztera deitu (13); manifestazioa deitu (8); manifestaziora deitu (113); manifestaziora deitu du (47); manifestaziora deitu dute (41); manifestaziora deitu zuten (10); mendeala deitu (9); mendeala deitu tokian (8); mobilizatzera deitu (8); mobilizazioetara deitu (15); mobilizazioetara deitu du (8); mobilizaziora deitu (11); nazionalera deitu (8); nik deitu (10); niri deitu (10); nola deitu (52); nola deitu behar (25); norbaitek deitu (8); nori deitu (8); orokorrera deitu (11); parte hartzeko deitu (8); parte hartzera deitu (78); poliziari deitu (32); poliziari deitu zion (13); telefonora deitu (10); telefonoz deitu (115); telefonoz deitu eta (16); telefonoz deitu nion (8); xehetasun gehiagorentzat deitu (14); zenbakira deitu (10); zerbitzariari deitu (8); zergatik deitu (18); zertarako deitu (11); zion deitu (9); zuen deitu (9)

auzitegirat deitua (12); deitua da (12); deitua den (14); deitua dute (8); deitua izan (49); deitua izan zen (8); deitua zen (13); deitua zuen (22); deitua zuten (8); deituak dira (15); deituak izan (29); deituak izan dira (10); deituak izanen (9); deituak izanen dira (8); ere deitua (17)

deituko da (25); deituko diat (9); deituko diet (8); deituko dio (8); deituko diogu (31); deituko diot (52); deituko diote (20); deituko ditu (18); deituko ditut (8); deituko dituzte (15); deituko dizut (47); deituko dizute (8); deituko du (19); deituko duela (11); deituko dugu (10); deituko duguna (8); deituko dut (21); deituko dute (26); deituko nioke (9); deituko ziola (10); deituko zion (11); hala deituko (9); noiz deituko (12); nola deituko (11); poliziari deituko (16); telefonoz deituko (26)

aldeko mugimenduak deituta (8); askatasunak deituta (9); batasunak deituta (9); bilbon deitutako (8); daude deituta (14); deituta elkarretaratzea (8); deituta erredakzioa (8); deituta zegoen (15); deituta zeuden (14); deitutako greba (22); deitutako manifestazioa (12); deitutako manifestazioan (23); ek deituta (18); elkarteak deituta (8); etxerat ek deituta (15); ezker abertzaleak deituta (8); ezker abertzaleak deitutako (8); labek deituta (11); mugimenduak deituta (9); plataformak deituta (12); sindikatuak deituta (8); sindikatuek deituta (24); taldeak deituta (11); zeuden deituta (8)

deituz gero (14); dira deituz (10); etxerat deituz (9); huntarat deituz (9); ostaturat deituz (11); zenbaki huntarat deituz (8); zenbakirat deituz (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus