Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delako 1 izlag aipatutakoa, lehen aipatutakoa.

Hain segur ere, delako atsoak ez zuen behin ere amestuko gisako zalapartarik eraginen zuenik ugaldean horrela agertzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Bigarren lerroan datoz, delako hutsak sinesten dituztenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 70. orr.

Haren kalonjeek behartu ninduten delako komentuan kalonje bezala sartzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

Hauxe da delako morbo horren erresuma naturala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Ez delakotz berdin gertatzen arima horrekin eta beste delako arima begetatiboarekin eta sentsitiboarekin, hauek, erran dugun bezala, hiltzen baitira haien gorputzak hiltzearekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Baina gero, gure delako doktor jauna Unibertsitatetik urrundu zen, lekuko honekin berarekin, Tolosatik zazpi legoatan dagoen San Martin deitu auzora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.

2 (aipatzen den izen propio, erderatikako izen edo kidekoren baten eskuinean).

"Betierekotasun" delakoa ere ezin entzun nik, deliberatuki hartara adi-adi jarrita ere; gure urrats bakoitzeko hondar-aleen firfira izan ezik, ez baitut besterik entzuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

-Polizia Dakota etxera iritsi zenean, Chapman delako hori hantxe atarian liburu bat irakurtzen aurkitu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.

Baina "bir" delako hura ez zen inoiz egoten "botikan" hartaz behartzen ginenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

"Chambre d'Amour" delako hori, oso leku polita omen da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Nondik ote dator ereiaro delako hori?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 228. orr.

La Voz de Guipúzcoa errepublikanoa jasaterik ez zegok; eta El Fuerista delako hau erosten diagu aspaldisko honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

"Poesia zu zeu zara!" delako hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.

"Antxusa" delakoa, oiartzuarra, bere 22 urteetan hil zuten unean, Lizarragaren aginduz fusilatu zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 220. orr.

Hanka hautsia neukalako itxura egiten bainuen, eta ni bezala kamuflatuta zegoen mediku batek sinatutako dokumentua ere ez baitzitzaidan falta, lesión grave de menisco delakoa neukala zioena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Confraternity of Saint James delakoaren kide dira senar-emazteak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Atzoz geroz eskutan daukat baitezpadako Bidaiariaren ageria, Credencial del Peregrino delakoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Oroitaraz dezagun Napoleon-ek Espainiako errege izendatu zuela eta españolek fueratu zituztela frantses soldaduak "Guerra de Independencia" delakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 57. orr.

Havertà delakoak joera du txukuneza eta lotsagaldua izateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Shakespeareren "latin gutxi eta greko gutxiago" delakoak lagundu ote zion bere antzerki-lanak egiten?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

3 dena delako

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Jesus!, Walter-en musikak edota dena delako zerak txora-txora egiten naute.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Horratx erromes, behartsu, alfer, pikaro edo dena delako bagamunduen aspaldiko martingala. katagorria edo dena delakoa ere horixe besterik ez zen, zelaiko hondamendiarekin, stadiumeko kaosarekin kontraste erabatekoa egiten zuen edertasuna, loraldi txikia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

Dena delakoa esaten dudala ere, gero eta gehiago erresumintzen baitzaitut, nonbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Oiher salako mahai ondoan eserita dago, bere dragoi bolak edo dena delako horiek marrazten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Eta berdin ustez Metropolis horren lana aztertu zuten hiru aditu edo dena-delako horien kontuarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Hardy edo dena delako horrengatik?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Sistema immunologikoaren antigorputzak, dena delakoagatik, modu izugarri bortitzean hasten dira gorputzaren beraren ehunei eraso egiten eta dena suntsitzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Musika jotzen ari delarik, berdin dio konpaktoan, irratian edo dena delakoan, bere erasoaren iraina nabarmentzen du buruak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

Zer dakita nik, epailearena, forentsearena, poliziarena edo dena delakoarena...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus