Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dentista 1 iz hortz-haginetako gaitzak artatzen dituen sendagilea. ik odontologo.

Atzo eguerditik ordubietara bitartean dentistarengana joan beharra nuen, Jan Luykenstraat kalera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 24. orr.

-Ahaztu egin zitzaidan esatea: dentistarenera joan beharra dut, orain, hamabietan. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 62. orr.

Dentistarenetik kalera atera ginenean, Margotek eta amak dendak ikustera joan behar zutela esan zidaten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 170. orr.

Dentistaren laguntzailea oso jatorra da zinez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 25. orr.

Elkor eta zurrun jarri nintzen, dentistaren aulkian banengo bezala. Jon Alonso   «Euskal karma» - 73. orr.

Apartamentu txiki batean bizi ziren, dentista baten bulegoaren azpian. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 140. orr.

Unión kaleko egoitza kontsulta arruntetarako erabiltzen zuen, eta ez zuen bezeria urria izango Erregeren dentista izatearen kontu horrekin. Iban Zaldua   «Traizioak» - 61. orr.

Houstongo Hilary Bryant 40 urteko dentistak ustekabean jakin zuen bere senarrak iruzur egiten ziola. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 19. orr.

Gainontzeko umeek dentista pribatuetara jotzen dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Dentisten eta oftalmologoen doako zerbitzua eskatu dute sindikatuek, eta emakumeentzat azterketa. Berria - Euskal Herria   2006-03-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dusselek bere dentista kontsulta zabaldu du. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 86. orr.

Zutitu nintzen, salto egin nuen dentista-jarlekuan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 134. orr.

Han dentista-besaulki bat zegoen, etzateko moduko aulki-bizkarrekoa, burua bermatzekoa eta guzti. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 128. orr.

AEBetako dentista elkarte baten arabera, haur askok erpurua zurrupatzeko duten ohiturak kalte larriak eragin ditzake hortzen garapenean eta lerrokatzean. Berria - Gaiak   2004-11-07

3 dentista-laguntzaile

Haurrak jaio berritan hiltzea leporatu zioten amari, 40 urteko dentista-laguntzailea. Berria - Gaiak   2006-04-28

Batita AROTCARENA 51 urte laborari, Florence BARNETO 27 urte dentista laguntzaile, Jean-Claude BIDART 29 urte mekanizier. Herria   2001-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dentista bat (4); dentista baten (3); dentistarenera joan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus