Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

derrigor (240 agerraldi, 52 liburu eta 104 artikulutan; ETCn 6697 agerraldi) 1 adlag nahitaez, nora ezean.

Derrigor ipinitako gai batean nola moldatzen den da gakoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.

-Zubira iristen denean, derrigor geldituko da -esan zuen Agustinak-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.

-Baina badago bisita bat derrigor onartu beharko duzuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Badauzkat gaur derrigor egin beharreko beste erosketa bi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 66. orr.

Baina, justiziazkoa behar zuen izan, derrigor, zigorra bezala saria ere, Jaungoikoagandik datozen ongietako bat justizia delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.

Orain arte kultura esaten ari ginena, fedea esan genezake orain (ez fede erlijiosoa derrigor; halere balio handien humusa, erlijioa izan ohi da gehienetan).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

Jakintsuak derrigor zoriontsu izan behar duela sinesten badugu [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Historiako edo etikako arazoak derrigor metafisikako esferan eta maneran ebaztea eskatzen duelako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.

-Mahastiak, kaioak eta enbata, derrigor kostan jaioa izan behar du -esan zigun lainezaz beterik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Hark idazten ez duena, derrigor beste batek idatzi beharko duelako.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 60. orr.

Gerran bizirauteko gai izateak, ez du esan nahi derrigor gerratik kanpo bizirauteko gaitasuna duzunik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Nik arma guztiak nituen, hark obligazioak besterik ez, kodearen arabera jokatu beharra zuen derrigor, eta nik armada guztia bidali nuen haren kontra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Erleen ametsek amesgaiztoak izan behar dutelako derrigor.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.

2 iz nahitaezko gauza.

Egun bakarrean danak egitea ez da derrigorra, Rufino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.

Derrigorra ez zan, baiña lagunak ematen zuten tabarra ez jasotzearren, pakeagatik, atera egin bear danei baso-erdi bana ardo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

Urduliztar batzuk domekaro Andrakara etorten ziran txikiteoan, Ruforen tabernara, eta han derrigorra zan soinua jotea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.

Irlako espainiar denak falangista egiteko derrigorra zutela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 98. orr.

Baina eskarmentuak dio emakumeok zaintzeko derrigorrari uko egin ezean, beste inor ez dela mugitzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Zorionez, handik egun batzuetara Francoren gobernuaren delegatu Miguel Espeliusek horren derrigorrik ez zela esan behar izan zuen, horrek ere paperen bidez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 98. orr.

Gogoak berak egiteko guztietan barne derrigorrik ez edukitzea eta, menperaturik, berau nolabait eraman eta jasan beharrik ez izatea lehenkien inklinazio xumeak eragiten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

3 derrigorrean (83 agerraldi, 19 liburu eta 41 artikulutan; ETCn 1.170 agerraldi) adlag derrigor.

Derrigorrean babesten nauten lau horma hauen artetik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.

Elizak gustuko zituen batek derrigorrean izan behar zuen gogoko tren-geltoki hura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 213. orr.

Nik, ordea, derrigorrean ekarri nituen, arrastaka, eta itsasontziko eserlekuen azpian lotu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Horiek aho betean baina derrigorrean bota beharreko kunplimendu ezdeusak dira, gezur zuriak, ezer ez esatea adinakoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Beldur nintzen azafataren bat lehenik onez onean eta ertzainen bat gero mehatxuekin ez ote ziren nire bila etorriko, derrigorrean hegazkinean sartu eta hain arrotz egiten zitzaidan helmugako hirira bidaltzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.

Mendiak, beraz, hurrengo gauean igaro beharko, derrigorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 140. orr.

Haiei aurre hartu behar, bada, derrigorrean; lehenago iritsi behar Krasnoiarskera [...] bide nagusitik kanpo ahalik beranduena abiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

4 derrigorreko (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 70 agerraldi) izlag derrigorrezkoa.

Derrigorreko gaitasun oinarria: Atal horretan zerrendatzen diren gaitasunak halabeharrez menperatu beharko dira hurrengo ziklora sartzeko: kontatzea, mintzatzea, irakurtzea idaztea eta bizikidetza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Napumoceno jauna hil eta usaiako derrigorreko bost eguneko epea pasatuta, haren enpresan neurririk ezin luzatuzkoenak hartu eta gero, Carlos, iloba, notarioarengana joan zen, osabaren testamentua irekitzeko formalitaterako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 203. orr.

Zizeron ikertzea derrigorrekoa zen hizlarigaientzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Larru-gauzekin bezala, izpiritukoekin ere: lehen bizio zena orain kasik derrigorreko bihurtua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

5 derrigorrez (226 agerraldi, 57 liburu eta 96 artikulutan; ETCn 2.489 agerraldi) adlag derrigor.

"Derrigorrez behar duzuna notario akta da" esan zion Udaletxeko neskak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Derrigorrez aurkitu behar norberaren gustuko zerbait.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 31. orr.

Edozein lizundu, gaixotu edo ustelduko da hemen, eta denborarekin ia derrigorrez lizundu, gaixotu eta ustelduko gara denok, baina izoztu, ez dago inor izozteko moduko hotzik tropiko sargoriotan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Emakumeak poltsatxo bat zeraman ezkerreko eskuan; besaurrean, berriz, juduek derrigorrez josi beharreko besoko horia, Dabiden izarrarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Kanpoko lainoen kotoinezko itsasoari behako bat derrigorrez bota nahi zuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 47. orr.

Behar diot Karanba Suare Kulibali sorginari derrigorrez deitu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 222. orr.

Borroka behin betiko derrigorrez irabazi behar bailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Adak DIB deitzen zuen horietako liburu bat (derrigorrez irakurri-beharrekoa) erosi nuen gero.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.

Orduan, derrigorrez, berekin joateko aukera eskainiko zidan, eta, suerte apur batekin, Victoriarekin jaisteko aukera izango nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Ekaitz-giroa zegoen, eta abiatu egin behar, derrigorrez, bidean barrenako gure lorratza ezabatu baino lehen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Batek baino gehiagok esan izan du ero batena behar zuela izan derrigorrez halako irtenbide gordinak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 112. orr.

Barre egin genuen, derrigorrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

6 derrigorrezko (455 agerraldi, 66 liburu eta 291 artikulutan; ETCn 7.601 agerraldi) izlag

Hamabi urte nituela, derrigorrezko eskola amaitu nuen, oso nota bikainekin.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 34. orr.

Lehendik zituzten bi egunez gain, astelehenetan ere derrigorrezko baraua ezarri zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

Autobusak derrigorrezko geldialdia egin zuenez, hantxe jaitsi zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Marinan derrigorrezko bisita egin ostean, berriro sartu dira Ronda kalean. Izan ere, ordurako hizkuntza periferikoak kontuan hartzea eskakizun formal derrigorrezkoa zenez, Euskal Idazleen Elkarteari egin zioten gonbita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.

Ez da derrigorrezkoa, baina naturala da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Jacquesek ez baitzuen ikusten legerik behar ez zuen lanbiderik, legea mundua ulertzeko eta ordenatzeko tresna derrigorrezko baitzitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Zeremonia derrigorrezkoa zen beretzat, ia errituala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Modua izanez gero bidaiatzea derrigorrezkoa balitz bezala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 160. orr.

Autoa derrigorrezkoa zuen, indizioa behar zuen gaixoarengana lehenbailehen iristeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 158. orr.

Orain arte beharrezkoa izan dena derrigorrezko eginez hemendik aitzinat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

Besteen bizitzetan baimenik gabe sartzen den apopilo, lekuko derrigorrezko, gorrotoz eta higuinez zapuzten duten gonbidatu madarikatu, betiko madarikatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

Arau estu eta derrigorrezkoen mende bizi nintzen umetan, arau estu eta derrigorrezkoen mende eduki nahi gaituzte orain.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Elorria kastitate derrigorrezkoaren zuhaitza eta lorea izan dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

Derrigorrezko hezkuntza hiru ataletan banatzea proposatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 12 eta 16 urte artekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Lehenbiziko gauza: hasi baino lehen, lau hankatan jarri beharra dago, derrigor-derrigorrezkoa da gehienentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina derrigor (4); behar du derrigor (9); behar dute derrigor (3); da derrigor (7); derrigor egin (4); derrigor egin behar (3); derrigor esan (4); derrigor irabazi (10); derrigor irabazi behar (8); derrigor izan (4); derrigor izango (3); dira derrigor (3); du derrigor (16); dugu derrigor (3); dute derrigor (4); eta derrigor (8); ez da derrigor (3); ez derrigor (8); ez du derrigor (3); hori derrigor (4); zuen derrigor (6)

behar derrigorrean (3); derrigorrean bete (3); derrigorrean egin (3); eta derrigorrean (3); ez derrigorrean (3)

baina ez derrigorrez (3); bat derrigorrez (3); batzuk derrigorrez (3); behar du derrigorrez (4); behar nuen derrigorrez (4); behar zuen derrigorrez (3); beharko dute derrigorrez (3); da derrigorrez (4); derrigorrez behar (3); derrigorrez bertan (3); derrigorrez bete (8); derrigorrez bete beharrekoa (3); derrigorrez egin (7); derrigorrez egin behar (5); derrigorrez eman (3); derrigorrez entzun (3); derrigorrez entzun behar (3); derrigorrez eta (3); derrigorrez ibili (3); derrigorrez ibili behar (3); derrigorrez ikasi (3); derrigorrez irabazi (6); derrigorrez irabazi behar (3); derrigorrez irakurri (3); du derrigorrez (6); dute derrigorrez (5); egitasmo nuklearrak derrigorrez (3); eta derrigorrez (3); ez da derrigorrez (3); ez derrigorrez (9); nuen derrigorrez (4); nuklearrak derrigorrez (3); zuen derrigorrez (5)

beharreko derrigorrezko (3); da derrigorrezko (7); da derrigorrezko ikasgaia (4); dbh derrigorrezko bigarren (3)

derrigorrezko baldintza (3); derrigorrezko bigarren (39); derrigorrezko bigarren hezkuntza (3); derrigorrezko bigarren hezkuntzako (19); derrigorrezko bigarren hezkuntzan (12); derrigorrezko bigarren hezkuntzara (3); derrigorrezko bisita (3); derrigorrezko eskola (3); derrigorrezko eskolaldirako (8); derrigorrezko eskolaldirako euskal (7); derrigorrezko eskolatzea (3); derrigorrezko eta (3); derrigorrezko hezkuntza (10); derrigorrezko hezkuntzan (5); derrigorrezko ikasgaia (5); derrigorrezko ikasgaia izango (3); derrigorrezko ikasketak (4); derrigorrezko irakaskuntza (5); derrigorrezko ondorio (3); derrigorrezko oporrak (3); derrigorrezko zaintzari (3); derrigorrezko zaintzari intsumisioa (3); derrigorrezko zerbitzu (3)

dio derrigorrezko (3); ere derrigorrezko (4); eta derrigorrezko (16); eta derrigorrezko bigarren (6); ez da derrigorrezko (5); zituen derrigorrezko (3)

da derrigorrezkoa (10); derrigorrezkoa al (3); derrigorrezkoa da (46); derrigorrezkoa dela (18); derrigorrezkoa den (5); derrigorrezkoa du (8); derrigorrezkoa dute (3); derrigorrezkoa ez (3); derrigorrezkoa iruditzen (3); derrigorrezkoa izan (9); derrigorrezkoa izan behar (3); derrigorrezkoa izango (15); derrigorrezkoa izango da (4); derrigorrezkoa izatea (7); derrigorrezkoa zen (11); derrigorrezkoa zuen (5); egitea derrigorrezkoa (4); ematea derrigorrezkoa (3); eta derrigorrezkoa (4); euskara derrigorrezkoa (5); ez da derrigorrezkoa (10); hartzea derrigorrezkoa (3); hori derrigorrezkoa (5); ia derrigorrezkoa (5); irabaztea derrigorrezkoa (6); irabaztea derrigorrezkoa da (3); lortzea derrigorrezkoa (3); zen derrigorrezkoa (3)

derrigorrezkoen mende (3); derrigorrezkotzat jo (7); derrigorrezkotzat jo zuen (6); derrigorrezkotzat jotzen (3); eta derrigorrezkoen (3); eta derrigorrezkoen mende (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus