Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desberdindu, desberdin(du), desberdintzen (ETCn 2.152 agerraldi; orobat desbardindu g.er.) 1 da/du ad tasun desberdinak hartu, desberdina izan.

Horren ondoren, segmentuok, ordura arte berdin-petoak, desberdindu egingo dira, eta zeinek bere nortasun berezia hartu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Gutxienez, Ipar Euskal Herria Frantziatik desberdindu da, baiezkoa nagusitu baita.  Berria - Harian   2005-05-31

Elementu berekin, unitate berekin, infinituraino aniztu eta desberdindu da mundu bizia eboluzioan zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

Messi beste jokalari guztiengandik desberdintzen dela argi dago.  Berria - Kirola   2006-03-10

Zertan desberdinduko da zure PS Casenaverenetik?  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Hizkuntzak dialektoetan desberdintzea. 00ArrI01 19 ¬

Horretan desberdintzen dira krokodiloen amak eta gure amak.  Berria - Kultura   2004-08-31

• 2 du ad desberdintasunak sumatu edo ezarri.

Gauza batzuk berdinak iruditzen zaizkigu beti eta ezin ditugu bizitza osoan desberdindu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 48. orr.

Jendeak ez baititu desberdintzen ostatuetako eta elkartetako edantegiak, beraz elkarteen barneko biziaz ez baita tuntik jabetzen.  Herria   2004-08-12

Alderdien jokaerak zein denboraren joan-etorriek deuseztasuna noiz estali duten ere bereiztu izan dugu eta horretarako inguruabarrak desberdindu beste batzuen artean, beste horietan abusuak eskatzen baitu, zalantzarik gabe, legeen erantzuna.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.

Hizkuntzan, desberdindu egin behar da teorian zer dagoen, eta praktikan zer lortu dugun.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Cruzek bi heriotza mota desberdintzen ditu: gertukoena eta inpertsonala deiturikoa.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Torino desberdindu beharko banu eta bakandu ezagutzen ditudan gainerako hirietatik, ia amaierarik gabeko arkupeak (hogeita bi kilometro) eta oregano-usaina (pizzek eraman ohi duten espezie nagusia) nabarmenduko nituzke hiriaren ezaugarritzat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Teknikariak bi arazoak desberdindu nahi izan zituen atzoko lezioan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Zein da, ordea, benetako beharren eta behar faltsuen arteko aldea? nola jakin biak desberdintzen?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 82. orr.

3 desberdin bihurtu.

Biak desberdintzen dituena gauza organiko bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Kulturak edo legeak bakarrik desberdintzen gaitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Heldu dire honat Korsikara doazen bezala edo Bretainiara, ikusteko zein diren gure ohidurak, zerk desberdintzen gaituen bestetarik.  Herria   2001-06-21

4 (era burutua izenondo gisa)

Zelula-desberdintzea ikertu nahi bazen, zelula desberdinduz osaturiko organismoak hartu behar ziren aztergai, beren gihar, nerbio, larru, giltzurrun eta abarrekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.

Obozito baten gunearen lekuan, beste bat jartzen da, zelula desberdindu batetik hartua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Eragiketa eta eginkizun oso desberdinduak dituzten antolaketak izaten dira oro har.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus