Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desgogara 1 adlag gogoz kontra, gogo gaiztoz.

Nahi izatera, bazuen gisa hartan erreakzionatzea, baina desgogara egingo zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 215. orr.

Aspertu itxurako prostituta bi zeuden alboko jatetxe apalean, inguruan zebilzkien gizonei desgogara erantzuten, haien bromatxoak aguantatuz nola edo hala. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 71. orr.

Formalitate ezeroso eta zuhurgabekeriazkoek kreditua desgogara jartzen dute, iruzurrak baztertu gabe; estutu egiten dute, babesa eman beharrean. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 89. orr.

Eltze betea seinalatu zuen desgogara, bere aitzinean bor-bor. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 214. orr.

Zuzendaritzaren erantzukizuna hartu nuen nire gain, desgogara edo nahiezik, baina indar handiz. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 160. orr.

Doktorea altxatu egin zen eta, desgogara, hilobi artean herrestan abiaturik, hormarantz egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 289. orr.

Gero eta desgogarago ari ginen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 46. orr.

Bazen han desgogara sentiarazten ninduen zerbait: nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 147. orr.

2 (izenondo gisa)

Keinu desgogara bat egin zidan bere libretan idazten segitzen zuen bitartean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 332. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina desgogara (3); eta desgogara (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus